Berriak Justizia eta Herri Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen estatutuak digitalizatzeko prozesua bukatu da

2010.eko abenduak 05

556 fundazioei dagozkien 12.988 orrialde digitalizatu dira

Eusko Jaurlaritzako Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak, Justizia eta Herri Administrazio Sailekoa denak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Estatutuak Digitalizatzeko Prozesua bukatu du. Digitalizatzeko programak, Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzarekin elkarlanean eta EJIEren laguntzaz eginikoak, DOKUSI (Eusko Jaurlaritzaren Dokumentu Kudeaketarako Sistema Integrala) programaren espediente guztiak elektronikoki artxibatzea dakar eta horrek esan nahi du administrazio espedienteei dagokienez jadanik Jaurlaritzan erregistraturik dauden espediente guztietan papera erabiltzea kenduko dela.

Guztira 12.988 orrialde digitalizatu dira, zerbitzu honetan erregistratu diren 556 fundazioei dagozkienak.

Halaber, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak informatika aplikazioa aldatu du hemendik aurrera aurkeztuko den dokumentazioa digitalizatu eta formatu horretan izapidetu dadin. Horrela, Eusko Jaurlaritzara geroago helduko diren espedienteak izapidetzean papera kenduko da .

Eraberritzeko prozesu honen azken fasean laster web orri bat prestatzea sartuta dago. Orri horrek bilatzeko sistema bat izango du eta hari esker edonork aukera izango du fundazioen estatutuak eta fundazioei buruz beste datu interesgarri batzuk ere PDF formatuan eskuratzeko. Datu horien artean helbidea, telefonoa eta fundazioaren urtea daude baita bere helburuei buruzko laburpena, indarreko patronatua, organigrama eta abar ere.

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendari Iñaki Parientek honako hau esan du: web berriaren helburu nagusia da fundazioei erraztea nolabait Administrazioan sartzea eta horretarako fundazioei emango zaizkie webean bertan bete beharreko eskabideak, Eusko Jaurlaritzara bidali ditzaketenak. Gainera, webean bertan bete beharreko ereduak emango zaizkie, lege aurrean dituzten betebeharrak betetzeko baliagarriak izango direnak: berrikuntzak estatutuetan eta patronatuan, kontuen aurkezpena, eta abar.

Halaber, Parientek honako hau adierazi du: gainera, orobat, fundazioen estatutuei buruzko ereduaren idazketa berri bat sartuko da, legearekin bat etorriko dena eta gerora fundazioek erabili ahalko dutena. Gainera, bertan betetzeko moduko argibide-gidak eta fundazioen arloari buruzko hainbat informazio emango dira.

Ekimen honek berresten dute sarritan Justizia eta Herri Administrazio Sailak erakutsitako borondatea Administrazioa herritarrengana hurbiltzeko baita eskaintzen duen administrazio zerbitzua hobetzeko ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan