Berriak Hezkuntza
Eu

350.000 euro ikastetxeetan aniztasuna laguntzeko berariazko programatarako (Gobernu Bilera 2017-10-31)

2017.eko urriak 31

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2017-2018 ikasturtean aniztasuna laguntzeko berariazko programak garatzeko ohiz kanpoko diru-laguntzatarako deialdia egiten duen Agindua. Deialdi honek 350.000 euroko diru kopurua du. 

Deialdi honen helburua da, aniztasuna laguntzeko berariazko programak atondu, zuzendu eta kudeatzeko burutzen diren jarduerak diruz laguntzea. Jarduera horiek, ikastetxeetan ikasleen arteko kultura aniztasunari erantzuna emateko neurriak izan beharko dituzte. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduera horien artean lekua izango dute irakasleen prestakuntzara zuzentzen direnek, eta baita ikasleekin garatzeko sortutakoek ere (irakaskuntza eta ikaskuntza prozesu inklusiborako metodologia eta estrategiak abian jartzea, tutoretzarekin loturiko ekintzak, atzerriko jatorria duten ikasleei harrera egiteko jarduerak, edo hizkuntza indartzeko irakasleekin ekintzak). 

Deialdi honetara bideraturiko diru-kopurua, honela banatzen da: 200.000 euro Haur eta Lehen Hezkuntzarako, eta 150.000 euro Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketarako.

Deialdi hau aniztasunari arreta emateko indarrean dauden beste hainbat deialdiren osagarri da, hala nola: kulturartekotasuna dinamizatzeko programak, hizkuntza indartzeko programak, Hezkuntzan Berariaz Sendotzeko Programak, eta Curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko