Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik Euskal Entitatea sortuko du marka bakar batean agente teknologiko guztiak biltzeko

2017.eko azaroak 02
  • Arantxa Tapia sailburuak iragarri du ekimena Lehendakariarekin batera Quebec-eko Ikerketa eta Berrikuntza Institutua bisitatu ondoren
  • Zentro Teknologikoek eta Ikerketarako Zentro Kolaboratzaileek euren autonomia mantenduko dute baina jarduera irizpideak konpartituz
  • Enpresari zerbitzua areagotu, eta atzerrian sistema teknologikoaren irudia indartuko da, baita nazioarteko kolaboratzaileak eta baliabideak lortzeko aukerak ere
  • Quebec-eko Ikerketarako Institutuan aztertu egin da CIC Energigune-rekin batera ibilgailu elektrikoetarako lantzen ari diren bateria aurreratuak, baita Cidetec eta Tekniker zentroekin duten lankidetza ere.

Quebec-era egindako bidaia instituzionalaren barruan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen euskal ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu du Quebec-eko Ikerketa eta Berrikuntza Institutua (Institut De Recherche e Innovation du Québec-IREQ), zeina argindar-sareko operazioetan espezializatua dagoen, hasi energia sorkuntzatik eta kontsumoraino.

Energiaren sektorea lehentasunezko esparrua denez Euskadiren espezializazio adimenduneko estrategian, bisita hori berebiziko interesgarria gertatu zaio Eusko Jaurlaritzari.

Eta hainbat gehiago kontuan harturik dagoeneko martxan dagoela lankidetza bat Hydro Quebec eta CIC EnergiGune erakundeen artean, ibilgailu elektrikoetarako bateria berriak garatzeko. Bateria horiek 350 km-ko autonomia izango dute eta seguruagoak izango dira.

Nazioarteko kolaboratzaileak teknologia arloko euskal agenteentzat

Bisitaren ondoren, Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Saileko sailburu Arantxa Tapiak esan du garrantzitsua dela euskal agente teknologikoek lankide izatea erreferentziazko nazioarteko partaideak, hau da, ikertzeko gaitasuna eta merkatuko posizionamendu argia duten kolaboratzaile-bazkideak.

“IREQ-Hydro Quebec Institutura eginiko bisitan ikusi dugu nolako apustua egiten ari diren sektore horretako I+G+b-ren alde, eta geure burua islatuta ikusi dugu, besteak beste CIC EnergiGune zentroarekin partekatzen duten ekimenean eta antzekoetan”.

“Euskadiko gure agente teknologikoak txikiak dira tamainaz, baina handiak gaitasunez, eta horregatik uste dugu agenteen atomizazioak, dela Teknologi Zentro gisa, dela CIC-Ikerketa Kooperatiboko Zentro gisa, indar eta nazioarteko posizionamendu hobea behar duela.

 

Euskal agente teknologikoak entitate berean lankidetzan

Zentzu horretan, Tapia sailburuak iragarri du Eusko Jaurlaritzak prozesu bat hasi duela euskal entitate Teknologiko bat sortzeko, ez bakarrik herrialde-marka indartzeko, baina baita ere sinergiak aprobetxatzeko, eskaintza zientifiko-teknologikoa koordinatzeko eta ikerketa kolaboratibo eraginkorragoa lortzeko.

“Kontua ez da guztiak uniformizatzea, baizik eta oreka bilatzea zentro bakoitzaren autonomiaren eta sistema osoaren kudeaketa onenaren artean. Agente bakoitzak aukeran izango du entitate berrian sartu ala ez, eta sistema osoa jarriko da Euskadiren eta beren enpresen zerbitzura, eta hainbat gehiago atzerrian lan egiten bada”.

Europako hainbat ereduen antzeko entitatea

Laburtuz, entitate bat izango dugu, bere figura juridikoa oraindik zehaztu gabe daukana baina Europan erreferentziazkoak diren erakundeen antzekoa izango dena;  horiek goian esandako funtzio eta zerbitzuak garatzen dituzte, hain zuzen ere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak gaur egun estaltzen ez dituenak.

Korporazio hori Eusko Jaurlaritzaren finantzaketan oinarritzen diren teknologi zentroetara eta ikerketa kooperatiboko zentroetara iritsiko da, eta horien artean aipatzekoak dira: Teknologi Zentroen aldetik, Tecnalia Research&Innovation, Azti, Neiker, eta IK4 Aliantza barruan dauden 9 zentroak Cidetec, Gaiker, Azterlan, CEIT, Ikerlan, Lortek, Tekniker, Vicomtech eta Ideko; eta Ikerketa Kooperatiboko Zentro gisa, CIC Biomagune, CIC BioGune, CIC Energigune eta CIC Nanogune.

Antolatzeko modu horri esker indartu egingo da sistema osoak nazioartean duen presentzia eta aukera gehiago izango dira Europako ekimenen finantzaketa gehiago erakartzeko.

Funtsean, hobeto baliatuko dira mundura proiektatutako irudiak eta posizionamendu bateratuak eskaintzen dituzten aukerak.

 

 

 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @txomin11
    2017.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @rubenot: Euskadi creará una entidad que agrupe a los agentes tecnológicos bajo una misma marca https://t.co/8d0Zbdo1ZP

  • @estiherlavina
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi creará una entidad que agrupe a los agentes tecnológicos bajo una misma marca ➡ https://t.co/8LdH9UwxpC #QuebecEuskad…

  • @LuciaInigo_CDTI
    2017.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi creará una entidad que agrupe a los agentes tecnológicos bajo una misma marca ➡ https://t.co/8LdH9UwxpC #QuebecEuskad…

  • @nmelg
    2017.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi creará una entidad que agrupe a los agentes tecnológicos bajo una misma marca ➡ https://t.co/8LdH9UwxpC #QuebecEuskad…

  • @davidbs
    2017.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @rubenot: Euskadi creará una entidad que agrupe a los agentes tecnológicos bajo una misma marca https://t.co/8d0Zbdo1ZP

  • @JManuelSainz
    2017.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi creará una entidad que agrupe a los agentes tecnológicos bajo una misma marca ➡ https://t.co/8LdH9UwxpC #QuebecEuskad…

  • @jonbasterra
    2017.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi creará una entidad que agrupe a los agentes tecnológicos bajo una misma marca ➡ https://t.co/8LdH9UwxpC #QuebecEuskad…

  • @madeinbasque
    2017.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi creará una entidad que agrupe a los agentes tecnológicos bajo una misma marca ➡ https://t.co/8LdH9UwxpC #QuebecEuskad…

  • @airestudioscoop
    2017.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Euskadi creará una entidad que agrupe a los agentes tecnológicos bajo una misma marca https://t.co/eYt7vHocMG

  • @Gob_eus
    2017.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi creará una entidad que agrupe a los agentes tecnológicos bajo una misma marca ➡ https://t.co/8LdH9UwxpChttps://t.co/QV7RcRWauM

  • @gananzia
    2017.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    Euskadi creará una entidad que agrupe a los agentes tecnológicos bajo una misma marca https://t.co/eYt7vHocMG

Ekitaldiko kargudunak