Eu

1,8 milioi euro baino gehiago arrantzaren sektorearen garapen lokal partehartzailerako estrategiako proiektuak diruz laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-10-31)

2017.eko urriak 31

Laguntzek hazkuntza ekonomikoa, gizarteratzea, enplegu sorrera eta lan mugikortasuna eragin behar dute, bai itsasbazterreko zonaldeetan bai arrantzaren eta akuikulturaren menpe dauden barrualdeko zonaldeetan 

Exekutibo autonomoak Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeari onartutako Garapen Lokal Partehartzailerako Estrategien barruan gauzatzen diren proiektuetarako laguntzak iragarri ditu Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretarkao sailburuak agindu bidez, eta agindu hori onartu du Eusko Jaurlaritzak. Finantzatuko dira itsasbazterreko zonaldeetan zein arrantzaren eta akuikulturaren menpe dauden barrualdeko zonaldeetan hazkuntza ekonomikoa, gizarteratzea, enplegu sorrera eta lan mugikortasuna eragitea bilatzen duten proiektuak. 

2017an, 1.835.000,00 euro bideratuko dira, guztira, laguntza programa hori finantzatzera. Diru horretatik, 1.559.750 euro Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsak (FEMP) finantzatuko ditu eta 275.250 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretatik etorriko dira. Era berean, 335.000 euro 2017ko ordainketa kredituak dira eta 1.500.000,00 euro 2018rako konpromiso kredituak.

Laguntza bideak 

Hauek izango dira laguntza bideak eta laguntzen urteroko banaketa: 

Laguntza bideak

2017 (€)

2018 (€)

Guztira (€)

 Ekoizpenean inbertitzeko laguntzak

236.500

1.263.500

1.500.000

 Enplegua sortzeko laguntzak

67.500

67.500

135.000

 Ekoizpena ez den alderdietan inbertitzeko laguntzak

31.000

169.000

200.000

Guztira

335.000

1.500.000

1.835.000

 

Onuradunak

Ekoizpenean inbertitzeko proiektuetan, onuradunak izan daitezke pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, nortasun juridikoa eduki zein ez. Pertsona juridikoak mikroenpresak, enpresa txiki eta enpresa ertainak izan beharko dira. 

Enplegua sortzeko proiektuetan, onuradunak izan daitezke mikroenpresak, enpresa txikiak eta enpresa ertainak, bai eta enpresa izaera eskuratuko duten pertsona fisikoak ere. 

Ekoizpena ez den alderdietan inbertitzeko proiektuetan, onuradunak izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko sektoreko agenteak, hala nola arrantzaleen kofradiak, arrantza sektoreko profesionalen elkarteak, ekoizleen erakundeak, soilik arrantzaleen kofradiek edota arrantza sektoreko elkarteek eratutako irabazi asmorik gabeko erakundeak, eta Arrantzako Tokiko Ekintza Taldeak. Onuradunak izan daitezke, halaber, beren helburuen artean jarduera nautikoak sustatu, lurraldeko arrantza produktuak bultzatu, itsasoko ingurumena sustatu edo itsasoko eta arrantzaren kultur ondarea bultzatzeko asmoa duten pertsona fisikoak edo juridikoak, irabazi asmorik gabekoak izan zein ez. 

Eskaerak egiteko epea hamabost egunekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita. Dokumentazioa “Itsas Garapen Elkartea” Tokiko Ekintza Taldearen lokaletan aurkeztu behar da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko