Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Innobasquek “Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-Hartzeari buruzko Liburu Zuria” zabaltzeko bigarren fasea hasi dute (Gobernu Bilera 2017-10-31)

2017.eko urriak 31

Bi erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu dute 2020ra arte, Gobernantza Onaren balio nagusiak ezartzeko: gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta publizitate aktiboa

Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria Euskadin administrazio publiko batek herritarrekin lankidetzan osorik prestatutako horrelako lehen liburu zuria da 

Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak, gaur, Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio lankidetza-hitzarmena sinatuko duela Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin, Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriaren zabalkundearen 2020ra arteko bigarren fasea gauzatzeko. 

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, Innobasquek, gizarte-berrikuntzaren arloan, esperientzia nahikoa du eta beharrezko baliabide materialak dokumentuan jaso diren konpromisoak ezartzeko erronkari ekiteko eta, horrela, eraginkortasunez erantzuteko herritarrek liburu zuri hau sortzeko prozesuan zehaztu zituzten eskariei. 

Jaurlaritzaren azken helburua lan honekin da Gobernantza Onaren balioekiko konpromisoan aurrera egitea: gardentasuna, herritarren parte-hartzea erabakiak hartzean, publizitate aktiboa, kontu-ematea, etab. 

LANKIDETZA HITZARMENA 

Hitzarmen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Innobasquek estrategikoki jardun ahalko dute lankidetzan eta partekatu berrikuntza publikoko eta pribatuko espazioak eta teknikarien taldeak, herritarrek parte hartzeko esperientzia berritzaileak prestatzeko. Hura sinatuta, bi erakundeek konpromisoa hartuko dute honako zortzi lan-ildo hauek gauzatzeko: 

  1. Eduki berriak garatzea,Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria"n sartzeko.
  2. Eusko Jaurlaritzako zuzendari eta teknikariak sentsibilizatzea eta prestatzea, herritarrek parte hartzeko arloan.
  3. Herritarrek parte hartzeko prozesuen diseinuaren eta abiaraztearen inguruan orientatzen duten tresnak garatzea.
  4. Parte hartzeko esperientzia berritzaileak sustatzea, Gobernuak garatu beharko dituenak, dagoeneko zabaldu diren prozesu parte-hartzaileen aholkularitzaren eta ebaluazioaren bidez.
  5. Esperientzia berritzaileak sustatzea, zenbait ekimenen bidez, besteak beste, “Elkarlan Sariak”.
  6. Jardunbide egokien dokumentua eguneratzea, prozesu horiek toki-mailan abian jartzeko tresna erabilgarri guztiak jasotzen dituena.
  7. Ebaluazio-eredua ezartzea, parte-hartze prozesu horien eragina egiaztatzeko aukera emango duena.
  8. Gobernuari laguntza emateaGobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plana” prestatzeko martxan jarri den herritarrek parte hartzeko prozesuan, eta jardunbide egokiak zabaltzeko sareak sustatzea, euskal erakundeen artean partekatzeko. 

Dokumentua sinatzen denean, “Jarraipen Batzorde” batek -alde bakoitzeko bi ordezkarik osatuko dute- zortzi lan-ildo horiek garatzeko hartu dituzten konpromisoak betetzen direla bermatuko du.  

LIBURU ZURIA 

Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria Euskadin administrazio publiko batek prestatutako horrelako lehen liburu zuria da. Dokumentu hori urtebetez egin zen. Bertan, 400 pertsonak eta mota guztietako 150 erakundek parte hartu zuten: udalak, aldundiak, desgaitasuna duten pertsonen elkarteak, adinekoen elkarteak, kultura-elkarteak, unibertsitateak, ikastetxeak, GKEak, gizarteratzeko elkarteak… 

Liburu hori euskal administrazio publikoaren eta herritarren artean elkarrizketarako, negoziaziorako eta akordiorako etengabeko mekanismoak sortzeko tresna bilakatu da, herritarrek zuzenean berengan eragina duten erabakietan esku hartu ahal izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko