Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluak onartu du beken deialdia kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan (Gobernu Bilera 2017-10-31)

2017.eko urriak 31

2017ko urriaren 31ko Gobernu Kontseiluak onartu du Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren Ebazpena, kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko 4 beken deialdia egiten duena.

Onarpen horren ondorioz, 12 hilabeteko iraupena duten 4 beken deialdia egingo da. Beken onoradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren honako bulego hauetan burutuko dituzte beraien eginkizunak:

-  Bik, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.

-  Batek, Euskadiren Argentinako Ordezkaritzan (Mercosur).

-  Batek, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan.

Lau beken diru-kopuru osoa 80.000 eurokoa da, honela banatuta:

-  Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak 16.000 euroko diru-kopurua izango du.

-  Euskadiren Argentinako Ordezkaritzan (Mercosur) eta Estatu Batuetako Ordezkaritzan burutu beharreko beka bakoitzak 24.000 euroko diru-kopurua izango du.

Interesdunek, eskatutako baldintzak betetzen badituzte, aurrez aurreko bitartekoak edo bitarteko elektronikoak erabili ahal izango dituzte hautaketa prozedura honetako izapide guztiak eskatzeko, kontsultatzeko edo gauzatzeko. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko