Eu

889 milioi euro Euskadiren lehiakortasuna hobetzeko industriaren eta teknologian arloetan eta beren azpiegituretan

2017.eko azaroak 06

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontua % 14,9 murriztu da azken zatian sartuko den AHTaren obran inbertsioa gutxitzen delako, baina % 4,7 handitzen da, kudeaketa-kredituen efekturik gabe.

  • 192 milioi eurorekin I+G+Bren eta digitalizazioaren aurrekontua % 6 handitzen da. Halaber, industria-doktoretza programa berri bat eta Euskadiko Ziber-segurtasuneko Zentrorako partida izendun berri bat gehitu ditu.
  • Industria-poligonoetan eta parke teknologikoetan 51,2 milioi euroko balioa duten inbertsioak egingo dira: lurzoru berrian, Poligonoak berritzeko planean eta energia eraginkortasunaren alde apustua eginez.
  • Beharrean dauden zonetarako Indartu programak, 8 milioi euroren bitartez, langabeziak eta desindustrializazio-prozesuek zigortutako zona berrietara zabalduko du jarduketa-esparrua.
  • Landa-zonatan sustapen ekonomikoa eta enplegu-sorrera areagotzen dira 18,9 milioi euroren bitartez
  • Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbiderako, Gasteizko autobus elektrikorako eta Donostiako hegazkin-ontzi eraikinerako partida berriak bideratzen dira.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontua 727.639.354 eurokoa da eta % 4,7 hazi da, kudeaketa-kredituen eragina kontuan hartu gabe.

Kudeaketa-kredituak zenbatuz, aurrekontua 889 milioi eurokoa bada ere, azpimarratu behar da AHTaren obraren inbertsiorako aurrekontua (kudeaketa-kredituak) % 55 murriztu dela, obraren exekuzio-maila azken zatian sartuko delako eta zenbait tarte jada amaituta daudelako. Ondorioz, kudeaketa-kredituak zenbatzen baditugu, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren guztizko aurrekontua % 14,9 murrizten da.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontuaren zenbateko nagusiak ondoko arlo hauetara bideratu dira: trenbide-garraioaren azpiegituretarako eta kudeaketarako 240,6 milioi euro, I+G+Brako 192,2 milioi euro (Teknologia, nekazaritza eta arrantzako I+G, Agenda Digitala eta Berrikuntza) eta industriarako 103,6 milioi euroko laguntza, euskal enpresa nazioartekotzeko 22,6 milioi euroz gain.

4.0 Industriarako teknologia eta digitalizazioa: 192 milioi euro I+G+Brako 2018an eta beste 100 milioi euro bideratzeko konpromisoa 2021. urtera arte.

Eusko Jaurlaritzak 2018an 192 milioi euro inbertituko ditu teknologia, Agenda Digital, berrikuntza ez-teknologiko eta nekazaritza eta arrantza arloetako I+G+B programetan. Gainera, aurrekontu honen bitartez, 100 milioi euro baino gehiagoko hainbat urtetarako konpromisoak hartzen ditu 2021. urtera arte.

I+G arloan jada ezagutzen diren programez (Hazitek, Emaitek, Elkartek eta Berrikertu) gain, Industria Doktoretzak babesteko ekimen bat gehitu da 5,8 milioi euroko zenbatekoagatik. Helburua doktoreak prestatzea izango da, enpresek hautemandako beharrei erantzuteko.

Nekazaritza eta arrantza arloetan I+Gren aldeko apustua (18,7 milioi) AZTI (6,7 milioi)  eta NEIKER (8,8 milioi) Zentro Teknologikoen bitartez egingo da, baita Elikagai Industrien Zuzendaritzaren Doktoretzen eta Teknologoen Beken Programaren (1,6 milioi) eta Berriker (1,6 milioi) programaren bitartez ere**

Teknologia eta agenda digitaleko programa guztien industria-ikuspegia kontuan hartuta, basque industry  4.0 estrategiaren esparruan, Euskadiko Ziber-segurtasuneko Zentroa - Basque Security Center zentroaren funtzionamendurako izendun-partida jasotzen da lehen aldiz. Lehen jarduera-urterako 1,5 milioi euro erabiliko dira.

Industriari laguntzeko programak indartuko dira Renove Planari ikuspegi berria emanez eta langabeziak zigortutako zonei arreta eskainiz.

Industria-garapena babesteko esparruan, enpresek aitortutako ibilbidea duten programak mantentzen dira: Gauzatu programa 28 milioi eurorekin, Enpresentzako Kredituak 27 milioi eurorekin, edo krisian dauden enpresentzako Bideratu Berria programa 2,4 milioi eurorekin.

2018an Makineriako Renove Planerako 9 milioi euro mantenduko dira, 2017an egindako deialdi bikoitzarengatik konprometitutako kredituen ondorio gisa. Hori dela eta, 2018 urtean ez da deialdirik egingo. Gainera, 2018an Industria Poligonotarako 4,6 milioi euroko Renove Plan berri bat eskainiko da ekipamenduak modernizatzeko. Horietatik 1,5 milioi euro Energiaren Euskal Erakundearen bitartez bideratuko den energia-eraginkortasuneko proiektutarako izango dira .

Azpiegitura modernoak eta industria berrira egokituak: 51,2 milioi euro industria-poligonotan eta parke teknologikotan aparteko bultzada emateko.

Azpimarratu behar da Ekonomiaren garapen eta Azpiegitura Sailaren 2018ko aurrekontuaren bidez Euskadiko industria-poligonoei aparteko bultzada eman nahi zaiela poligono horiek modernizatzeko eta bertan diharduten enpresen beharretara egokitzeko. Inbertsiotarako 3,1 milioi euro bideratzen dituen poligonoen renove-planaz gain, energia-eraginkortasunerako renove-plan bat (1,5 milioi euro) eta 2018an gauzatzeko banda zabal ultraazkarra ezartzeko plana aurkituko ditugu, guztira 7,9 milioi euroko inbertsioa eginez. Horrek 146 enpresa-poligonotan izango du eragina.

Poligonoak berritzeko helburu horiei Gernikaldean Elkartegiren eraikuntza —2,3 milioi euro bideratuko dira— eta Euskadiko industria-poligonoetan Sprilurrek* aurreikusitako inbertsioak —8,4 milioi euro— gehitu behar zaizkie.

*Sprilurren inbertsioak industria-poligonotan:

BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEA          

Araso eta Gametxoko eraikuntzak, eta Oarsoaldean lurzorua erostea

3.458.992       

GOIERRI BEHEKO INDUSTRIALDEA

Kanpandegi urbanizazioa

2.500.000

BUSTURIALDEKO INDUSTRIALDEA

Muxikan lurzorua erostea

582.929

TOLOSALDEKO APATTAERREKA INDUSTRIA LURRA

Apattan urbanizazioaren 2. fasea

487.716

ARRATIAKO INDUSTRIALDEA            

Artean lurzorua erostea

400.000

BIZKAIA SORTALDEKO INDUSTRIALDEA

Okamikan pabilioia erostea

750.000

DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA

Markulete poligonoan hobekuntza-obrak

150.000

ARABAKO INDUSTRIALDEA                             

Maskuribaiko eta Jundizko pabilioietan hobekuntzak

90.000

 

Horri Sprilurren beste jarduketa batzuk gehitu behar zaizkio, 8,1 milioi euroko inbertsioak eginez hiru lurraldeetan.

Gaur egun dauden azpiegiturak hobetzeko eta lehiakorragoak eta erakargarriagoak egiteko politika. Horretarako ere Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke teknologikoetan 11,2 milioi euroko inbertsioak aurreikusi dira. Horien artean azpimarratu behar da BZTPa Ezkerraldera zabaltzeko obraren hasiera 7,8 milioi euroko partida batekin.

 Poligonoen Renove Plana

3,1 M

Energia Eraginkortasuneko Renove Plana

1,5 M

Elkargi Gernikaldean

2,3 M

Sprilur inbertsioak poligonotan

8,4 M

Sprilurren beste inbertsio batzuk

8,1 M

Bizkaiko ZTP

11,2 M

Gipuzkoako ZTP

5,5 M

Arabako TP

3,2 M

Banda Zabal Ultraazkarra zabaltzea

7,9 M

Inbertsioak Euskadiko poligonotan eta ZTPetan

51,2  M

Laguntzak babesik gabeko zonei eta langabeziak eta desindustrializazio-prozesuek kaltetutako inguruneei. Indartu II: jarduketa-esparrua zabalduko du EBak baimena eman arte

Duela 3 urte Eusko Jaurlaritzak abian jarri zuen Indartu programak —Europar Batasunak bermatua zuen orain arte Ezkerralderako eta Oarsoalderako—, 2018. urtetik aurrera, laguntzak hainbat zonatan banatuko ditu. Zona horiek, EBaren iritziz babesgabeak ez izan arren, egoera zaila bizi dute, bai langabezia-tasa handia dutelako, bai jasaten ari diren desindustrializazio-prozesuengatik —adibidez, ingurune batean eragin handia duen enpresa nagusi bat itxi delako.

8 milioi euro bideratuko dituen Indartu II programa EBra bidali da honek azter dezan. Era horretan, Europako erakundeen baimena jaso eta aipatutako baldintzetan Ezkerraldean eta Oarsoaldean aplikatu nahi da, baita zigortutako zona berritan ere.

Energia Eraginkortasunerako laguntzak

2030 Energia Estrategiaren lehentasunen ildotik, energia aurrezten eta eraginkorra egiten lagunduko duten ekimenetarako laguntza-ildoak mantenduko dira. Energiaren Euskal Erakundeak 9,6 milioi euroko partida aurreikusi du. Hortaz, aurreko urtean konprometitutako 1,6 milioi euroz gain beste 8 milioi euro banatzeko deialdia egingo da. Laguntza berriak honela banatuko dira: aipatutako poligonoetarako (1,5 milioi) eta industrian, mugikortasunean edo biomasan energia aurrezteko eta eraginkor egiteko ekimenetarako.

Balio-zerbitzuak enpresa-internazionalizazioan eta adimen-unitate bat Basque Trade & Invest / Euskadiko Nazioartekotze Agentzia berrian

Basque Trade and Invest / Euskadiko Nazioartekotze Agentzia berria sortzeko Dekretua onartuta, enpresa nazioartekotzeko politikaren kudeaketa 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera berregituratuko da.  Agentzia berriak, pixkanaka, bere gain hartuko ditu Nazioartekotze Zuzendaritzaren zein Spriren giza baliabideen, baliabide teknikoen eta ekonomikoen zati bat.

2018an 22,7 milioi euro nazioartekotzera bideratuko dira. 5,6 milioi euro Bulegoen Kanpoko Sarea mantentzeko eta zabaltzeko; eta 28 urte arteko gazteentzako nazioartekotzeko 100 beka (3,6 milioi) eta 480 Global Training beka (4,1 milioi) eskaintzen jarraitzeko.

Enpresa esportatzaileei babesa emateko programak berrantolatuko dira, bereizketa bat eginez: alde batetik, Global Lehian % 50en azpitik esportatzen duten enpresentzat —5,5 milioi euroko deialdia egingo da—; eta bestetik, euren produkzioaren % 50etik gora esportatzen duten enpresentzako programa berri bat abian jartzeko –800.000 euroko zenbatekoarekin abiatuko da—.

Elkartzen (0,5 milioi) eta Lanhome (137.000) programak mantenduko dira, eta Atzerrian inbertitzeko Gauzatu programaren diru-kopurua handituko da 5 milioi euroko deialdiaren bitartez.

Partida horiek, guztira, 22,7 milioi euro gainditzen dituzte, deialdi batzuen zati bat 2019ko aurrekontuarekin gauzatuko baita.

18,9 milioi euro ekonomia sustatzeko eta landa- eta itsasertz-ingurunetan enplegua sortzeko, lurraldean oreka handiagoa lortzeko helburuarekin.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industria Sailburuordetzaren aurrekontua, 2017arekin alderatuta, % 4,22 hazi da.

Jarduketa-ildo nagusiak honela laburtzen dira: landa-ingurunetan garapen eta sustapen ekonomikorako laguntza-programak areagotzea, arrantza-azpiegituretan inbertsio azpimarragarriak egitea, eta Gastronomiako eta Elikadurako Euskal Plan berria sustatzea.

Landa-garapena babesteko programa nagusiak hauek dira: EREIN programa (landa-kutsu txikiena duten udalerrientzako programa, oso-osorik EAEren baliabideekin finantzatua) eta LEADER programa (udalerri landatarrenei zuzendutako programa, Europako eta EAEko baliabideen bitartez finantzatua).

2018an bi deialdi aurreikusi dira: 8,5 milioi eurokoa EREIN programarako eta 10 milioi eurokoa LEADER programarako, landa-inguruneen garapen ekonomikoa laguntzeko helburu komunarekin. Era horretan, landa-populazioa mantendu nahi da, enplegu-aukerak sustatzeko biztanleria- eta lurralde-oinarria zabalduz, baita biztanle horien bizi-kalitatea hobetzeko ekipamenduen eta zerbitzuen zuzkidura zabalduz ere.

Halaber, 400.000 euroko beste partida bat aktibatuko da jarduera ekintzailea landa-udalerritan sustatzeko.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorea egituratzea eta jarduera horri babesa ematea

2018ko ekitaldirako, nekazaritza-sektorearen egituratzea babesteko bi partida aurreikusi dira. Partida horiek bi laguntza-ildotan antolatuta daude: 350.000 euro “Arraza autoktonoak” indartzeko, eta 240.000 euro “Goi-mailako Aukeraketako Arrak eskuratzeko”. Konpromiso hori gure baserritarrek ekoiztutako behi-haragiaren produkzioa eta komertzializazioa sustatzeko estrategiaren ondorio da.

Profesionalen berregituraketak eta lehen sektorearen asoziazionismoa babesteak behar bat izaten jarraitzen du, eta hiru partiden bidez erantzungo zaio behar horri. Partidak honako hauek dira: nekazaritza-sektorea egituratzeari babesa (2,5 milioi), Ekoizleen elkarteei, elkarte profesionalei eta nekazaritza-sindikatuei babesa (801.000 euro) eta nekazaritza-sektoreari babesa (415.000 euro).

Laborantza estentsiboak dibertsifikatzeko 300.000 euro aurreikusten dira.

Arrantza-azpiegitura berritarako eta belaunaldien arteko ordezkapena babesteko inbertsioa

Arrantza eta Nekazaritza Zuzendaritzaren aurrekontua hazi da gehien —% 18,3—, Ondarroako eta Bermeoko lonjak eraikitzeko 2018an egingo den 4,1 milioi euroko inbertsioaren ondorioz.

Arrantza-kofradien funtzionamendua eta antolakuntza-egiturak babesteaz gain —420.541 euroarrantzako jarduera eta komertzializazioa hobetzeko programarekin jarraitu da, 2018an 8 milioi euroko deialdia eginez.

Halaber, arrantza-jardueran belaunaldien arteko ordezkapena bultzatzen jarraitzen da, Itsasoratu (100.000 euro) eta Prestakuntza eta Ekintzailetza (150.000 euro) programen bitartez.

Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren garapena: kalitatezko produktuaren sustapena, produktuaren berrikuntza eta eraldaketa, gastronomiari balioa ematea

Elikadura-industriaren testuinguruan eta duela gutxi onartutako Euskadiko Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoa (GEPE) garatuz, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak hainbat ekintza azpimarragarri aurreikusi ditu, besteak beste, LEHIATU Inbertsioa programaren deialdia egitea —9,2 milioi euro— nekazaritzako, elikadurako eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko.  LEHIATU Sustapena —500.000 euro— deialdiazeta tokiko haragia sustatzeko eta merkaturatzeko Basque Label Harategiak —500.000 euro— programaz gain.

Jarduera hori HAZI Fundazioak ondoren aipatuko ditugun helburuekin egindakoarekin osatuko da: nekazaritzako elikagaiak sustatzeko (1,9 milioi); Nekazaritzako elikagaien Azoketan eta Kanpoaldean sustatzeko (0,9 milioi); kalitatezko markak kontrolatzeko eta egiaztagiria emateko (1,2 milioi), eta Basque Culinary World Price (350.000 euro) emateko eta antolatzeko, munduko sukaldariek gizarte-mailan burutzen duten eraldaketa-lana aitortzeko helburuarekin.

** Euskadiko elikadura-industria garatzeko estrategian eta produktu berria eraldatzeari, berritzeari eta sortzeari dagokionean, nekazaritza eta arrantzaren arloko I+Gren jarduera kokatzen da —aurretik I+G+Bren atalean aipatu da—:

Nekazaritza eta arrantza arloetan I+Gren aldeko apustua (18,7 milioi) AZTI (6,7 milioi) eta NEIKER (8,8 milioi) Zentro Teknologikoen bitartez egingo da, baita Elikagai Industrien Zuzendaritzaren Doktoretzen eta Teknologoen Beken Programaren (1,6 milioi) eta Berriker (1,6 milioi) programaren bitartez ere”

AHTaren obra azken fasean sartu da. Eusko Treneko zerbitzua eta ekipamenduak modernizatzeko apustua egin da eta garraioa hobetzeko obra berriak abiarazi dira

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren barruan aurrekontu handiena Azpiegituren Zuzendaritzarena da  315,6 milioi eurorekin.

Euskal Y-ren Gipuzkoako zatia gauzatzeko 156,2 M

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontua % 14,9 murriztu da Euskadiko Trenbide Sare Berriaren kudeaketa-kredituak murriztu direlako; hala, 2017ko 350,5 milioi eurotatik 2018ko 156,2 milioi eurotara pasatu dira.

Argitu behar da, kudeaketa-kredituen eragina kontuan hartu gabe, Sailaren aurrekontua % 4,7 hazi dela.

2012tik 2017ra, urtero, 350 milioi euroko aurrekontua finkatu zen kontzeptu horretarako. 2018an, aurrekontuan sartutako kopurua ETSB-NRFPVaren Gipuzkoako tartean egiteko dauden obren exekuzio-aurreikuspenera —156,2 milioi eurotan kalkulatu da— egokitu dira.

Hegoaldeko Trenbide Saihesbiderako 6 milioi euroko beste partida bat

2017ko uztailean, Estatuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eraikitzeko, guztira, 464 milioi euroko zenbatekoagatik.

Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen eraikuntza-proiektuak idazteko 6 milioi euroko partida finkatu da (5,1 milioi kudeaketa-kredituak eta 0,9 milioi baliabide propioak).

Vitoria-Gasteizko Bus Elektriko Adimentsurako partida izenduna 10,4 milioi eurogatik

Bus Elektriko Adimentsuaren (BEI-BEA) proiektuak eta obrak exekutatzeko Vitoria-Gasteizko udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin izenpetutako hitzarmenean eskuratutako konpromisoaren ondorioz, 10,4 milioi euroko partida izenduna gaitu da 2018 urterako.

64 milioi euro trenbide-hobekuntzako inbertsiotarako

2017. urtearekin alderatuta, ETSaren inbertsioak % 15,3 murriztu dira, 3. Lineako obrak —% 50ean BFAak finantzatuak— amaitu direlako.  Inbertsio nagusiak:

Donostian Topoko lurpeko pasabidea (Lugaritz-Easo), guztira 181,5 milioi euroko aurrekontuarekin (2017- 2022)

19,9

Trenbidea bitan banatzea eta Ermuko geltoki berria eraikitzea, guztira 30 milioi euroko aurrekontu global balioetsiarekin. 2019an zabaltzea aurreikusi da.

14,3

Gasteizko tranbiak zerbitzatutako zonak zabaltzea: Gasteizko tranbia Unibertsitateko zonara luzatzeko obrak, eta tranbia Salburuako eta Zabalganako zonetara zabaltzeko proiektuak osatzea

7,1

Txorierriko lineako geltoki guztiak berritzea (2017-2019), 9,5 milioi euroko aurrekontu global balioetsiarekin

4,3

Durango-Lebario urbanizazioa eta beste zenbait jarduketa

2,6

Santa Klara (Zarautz), Euba, Txara eta Txikierdiko (Usurbil) trenbide-pasaguneak kentzea.

1,1

Amorebieta (geralekua birmoldatzea), Elgoibar (bitan banatzea), Gernika eta Hendaiako geltokiak berritzea

2,6

Hainbat tartetan trenbidea berritzea: Txorierri, Mendaro eta Maltzaga.

4,1

Beste lan batzuk: Usansolon katigamendu berria, geltokitako sarreretan eta argiterian eta jendearen informazio-sistemetan hobekuntzak, Sagarbideko tunela berritzea, badauden azpiegiturak egokitzea (katigamenduak, azpiestazio elektrikoak)

8,3

GUZTIRA

64,2

6,3 milioi euro portuetan eta portu-guneetan lanak egiteko

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura-dekretuan berrezarritako postuen zuzendaritza berriak 6,3 milioi euroko inbertsioak jaso ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat portu egokitzeko.

Portuen Zuzendaritzaren inbertsioak

 

Inbertsioak Bizkaiko portutan:

1,2 milioi

Plentziako portuko bokalea, Armintza berrantolatzea, Xixili (Bermeo) birgaitzea, babesteko kai-muturrak indartzea, Lekeitioko kai-muturra ondoztatzea

 

Inbertsioak Gipuzkoako portutan

1,8 milioi

Mutrikuko kai-muturra amaitzea, Orioko harri-lubeta konpontzea, Hondarribiko kaia birgaitzea, Mutrikuko kofradia egokitzea, babesteko kai-muturrak indartzea,…

 

EKP inbertsioak – Donostiako hegazkin-ontzia

1,6 milioi

Lekeitioko portuko ur-lamina berrantolatzea

0,8 milioi

Hondarribiko Iterlimen mendi-hegala egonkortzeko hitzarmena

0,6 milioi

Nasarako hitzarmena Debako itsasadarreko ezkerraldean

0,3 milioi

INBERTSIOAK GUZTIRA

6,3 milioi

 

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @satorralaia
    2017.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    889 MM Euros para la mejora competitiva de Euskadi en el plano industrial tecnológico e infraestructuras https://t.co/xvhb4kDxD9 #MetroariEZ

  • @Bank_Practices
    2017.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    889 M€ para la mejora competitiva de Euskadi en el plano industrial, tecnológico y de sus infraestructuras https://t.co/QVHuogN3iQ  … …

  • @Bank_Practices
    2017.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    889 milioi € Euskadiren lehiakortasuna hobetzeko industriaren eta teknologian arloetan eta beren azpiegituretan https://t.co/zaDx3pJN7B  … …

Ekitaldiko kargudunak