Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaritzak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ditu 2018rako aurrekontuak

2017.eko azaroak 06

Lehendakaritzaren 2018rako guztizko aurrekontua 111,57 milioi eurokoa da, hots, aurreko ekitaldiko aurrekontua baino 2,6 milioi euro handiagoa. Aurrekontuaren gehiena (% 73) hauetara bideratuko da: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzen proiektu eta programetara (45 milioi); eta Berrikuntza Funtsera (40,5 milioi), Euskadiren espezializazio adimentsurako estrategia sustatu eta garatzeko.

Lehendakaritzaren idazkari nagusi Jesús Peñak aurkeztu ditu gaur eguerdian Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean Lehendakaritzaren kontuak. Jaurlaritzak joan den asteartean, urriaren 24an, onartu zuen Aurrekontuen Lege Proiektuan aurreikusitakoak dira kontu horiek. Agerraldian berarekin izan ditu Lehendakaritzako arloen arduradunak: Jonan Fernández (Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza), Marian Elorza (Kanpo Harremanak), Izaskun Landaida (Emakunde) eta Paul Ortega (Lankidetzaren Euskal Agentzia).

Lehendakaritzaren arduradunak zehatz-mehatz azaldu ditu 2018rako aurreikusitako gastuen kapitulua eta aurrekontu-partidetako programen araberako banaketa.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lextresabogados
    2017.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    🔵 #Lehendakaritza-k Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ditu 2018rako aurrekontuak ➡ https://t.co/HZrgUHnQgZ https://t.co/mctBrOPAlY

Ekitaldiko kargudunak