
Ogasun eta Ekonomia sailak 50,8 milloi euroko aurrekontua izango du 2018an
OGASUN ETA EKONOMIA SAILAK 50,8 MILIOI EUROKO AURREKONTUA IZANGO DU 2018an
- 1,9 milioi euro gehitzen da 2017aren aldean
Ogasun eta Ekonomia Sailak 50,8 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urterako. 2017aren aldean, 1.928.000 euroko gehikuntza erregistratzen du, % 3,9.
Ogasun eta Ekonomia Sailaren gastuaren zatirik handiena egitura-izaerakoa da. Langileen gastua, sailkapen ekonomikoan lehena, 519.400 euro igo da % 1,5eko ordainsari-gehikuntzagatik, Gizarte Segurantzaren kotizazioen oinarriengatik eta langileen aseguruen sarien gehikuntzagatik.
Funtzionamendu-gastuak % 7 gehitu dira joan den urtearen aldean eta transferentzia eta diru-laguntzen kasuan, % 2,6ko gehikuntzarekin, nabarmena da EUSTATen jardueraren finantzaketa.
Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikitako erakundeak:
- Euskal Estatistika Erakundea, EUSTAT: 12.994.000 euro.
- Lehiaren Euskal Agintaritza: 1.220.000 euro.
- Finantzen Euskal institutua: 5.163.884 euroko ustiapen-aurrekontua eta 126.907.233 euroko kapital-aurrekontua, batik bat zentro teknologikoei, ETE berritzaileei eta kapitalizazio ertaineko enpresei laguntza finantzarioa emateko programen kudeaketarako.
-
2017-11-06
Comentario de Twitter:
El Departamento de Hacienda y Economía contará en 2018 con un Presupuesto de 50,8 millones de euros https://t.co/dBdnb9Ugcf … … -
2017-11-06
Comentario de Twitter:
📈 En 2018 @ogasunaEJVC contará con un presupuesto 50,8M/€, un incremento de 1,9M/€ respecto a 2017
https://t.co/LwomnqqRvn -
2017-11-06
Comentario de Twitter:
📈 2018an, @ogasunaEJVC sailak 50,8 milioi euroko aurrekontua izango du, 2017an baino 1,9M/€ gehiago
https://t.co/MubyUjYuWu -
2017-11-06
Comentario de Twitter:
🔵 @ogasunaEJGV sailak 50,8 milloi euroko aurrekontua izango du 2018an ➡ https://t.co/i2T4Qpolnv https://t.co/vvaEvndadb -
2017-11-06
Comentario de Twitter:
📈 En 2018 el Departamento de Economía y Hacienda @ogasunaEJVC contará con un presupuesto 50,8M, 1,9M más que en 2017 https://t.co/PCgAXTgKdJ -
2017-11-06
Comentario de Twitter:
📈 2018an, Ogasun eta Ekonomia sailak @ogasunaEJVC 50,8M/€-ko aurrekontua izango du, 2017an baino 1,9M/€ gehiago https://t.co/OGvqXu6rO4







