Berriak

Lehendakariak Euskal Etxeek Euskadi ezagurtara emateko egiten duten lana indarrean jarri du

2017-10-31
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Quebec-era egin duen bidaia ofizialaren lehen eguna amaitzeko, Lehendakaria buru den Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak topaketa izan du Quebec-eko Euskal Etxeko kideekin. Lehendakariak azpimarratu egin ditu Euskadi eta Quebec-en arteko harreman historiko eta politikoak. Harreman hauek ekitaldian bertan ikusi ahal izan dira Barrokensamble musika taldeak egindako emanaldian, izan ere tradiziozko musika euskalduna bertokoa nahastu baitu.

Lehendakari “etxean bezala” sentitu dela adierazi du nahiz eta Euskaditik 3.000 miletara egon. Sentimendu hau Quebec-en euskaldunen presentziaren aztarna dela aipatu du Lehendakariak, baita Euskadiko kultura hedatu eta gordetzearena ere. Urteak igaro dira eta Lehendakaria XXI mendeko diasporarentzat hitzak izan ditu: “Gure harremanen zubia sendotu nahi dugu: elkarrengandik gertu egon, sarean lan egin, elkarlanean aritu”. Horretarako gogorarazi du Basque Global Network sarea, mundu globalean topaketa leku bat.

 “Euskaldunak” Euskal Etxea

1996an, Quebec-en 20-30 zeramaten euskaldun talde batek, euskaldunak ordezkatuko zituen zentro bat sortu nahi izan zuten, Horrela jaio zen 1996ko abuztuaren 8an «EUSKALDUNAK». Gaur egun dantza eta euskera tailerrak, Euskadiri buruzko hitzaldiak, etab antolatzen dituzte,

Barrokensamble musika taldea

Barrokensable 2006 urtean Bilbon jaiotako taldea da eta modu berezian bere lekua lortu du nazioarte mailan. Euskal kulturarekin lotutako taldea da eta gainera, gaurko ekitaldian, Quebec-eko musika tradizionala jotzen dutenekin elkarlanean aritu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)