Eu

Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta EUDELek elkargo ofizialen arrazionalizazioa hasi dute, sektore publikoan erredundantziarik egon ez dadin

2017.eko urriak 31

Gaur arratsaldean, Vitoria-Gasteizen, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren lehen bilera izan da, Eusko Jaurlaritzaren, hiru foru-aldundien eta euskal udalen arteko baterako lan-foroarena. Organo hori pasa den ekainean eratu zen, eta gaur, hiru erabaki garrantzitsu hartu ditu: 

  • “Administrazio Publikoen Batzorde Sektoriala” sortzea, egokitzat jotzen diren proposamen guztiak eztabaidatzeko, adosteko eta kontseiluaren osoko bilkurari bidaltzeko lehen batzorde sektoriala,  osoko bilkurak onets ditzan. Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 86. artikuluak gai zehatzei heltzeko kontseiluak nahi beste batzorde sektorial sortzea aurreikusten du.
  • Lehen batzorde berri horri euskal erakundeen parte-hartzea duten organo elkargokideen arrazionalizazio-prozesua egiteko eskatzea. Batzorde hau organo elkargokide guztiak, horien eraketa eta funtzioak identifikatzen hasiko da, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluak berak bere gain har ditzakeen zehazteko. Helburua da bikoiztasunak ezabatzea eta bi edo hiru erakunde-mailek ordezkaritza duten organoetan egiturak sinplifikatzea. Lan hori berariaz eskatu du EUDELek, XI. Legegintzaldirako Gobernu Programan aurreikusten da, bai eta Euskal Sektore Publikoari buruzko lege-proposamenean ere, Legebiltzarreko talde sozialistak eta nazionalistak aurkeztuta. Hirugarren xedapen gehigarriak, “organo elkargokideei buruzko txostena”k, urtebeteko epea ezarri du informazio hori jasotzen duen txostena prestatzeko.
  • Eusko Jaurlaritzaren etorkizuneko dekretuaren ildo orokorrak aurkeztea; horren bidez “alerta goiztiarra” izenekoa sartuko da Euskadin arauak prestatzeko prozeduran. Hori mekanismo berria da, Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legean onetsia; helburua da derrigorrezko txosten berria sartzea Gobernuak xedapen orokorra onesteko aukera izan aurretik. “Tokiko Gobernu Batzordea”k egingo du txostena; beti izango da derrigorrezkoa eta zehaztu beharko du tokiko autonomia murrizten edo urratzen den Gobernuko legegintza-ekimenetan.

Azkenik, gaur arratsaldeko topaketaren bidez, organo honi funtzionamendurako behin-behineko arauak ematen zaizkio. Horiek indarrean egongo dira kontseiluak urtebeteko epean behin betiko funtzionamendu-arauak onetsi arte.

TOKIKO POLITIKA PUBLIKOEN EUSKAL KONTSEILUA

“Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua” Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen ondoriozko organoa da; Eusko Legebiltzarrak onetsi zuen 2016ko apirilaren 7an. Hiru erakunde-mailek partekatutako topaketarako foroa, elkarrekin berengan eragina duten arau, programa, proiektu, plan edo politika publikoei heltzeko.

Pasa den ekainean eratu zen, ohiko bileran, eta honako hauek osatzen dute:

  • Presidentetza batek
  • Idazkaritzako funtzioak betetzen dituen pertsona batek
  • Sei pertsonak Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan
  • Foru-aldundi bakoitzeko bik
  • Udalerrietako sei ordezkarik. Hainbat tamainatako udalerrietako presentzia bermatzeko, udal-ordezkarien heren bat, gutxienez, 5.000 biztanletik beherako udalerrietako hautetsiak dira.

 


 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Transparent_Red
    2017.eko azaroak 07

    Comentario de Twitter:
    Aldundiek, Gob_eus-ek eta Eudel-ek elkargo ofizialen arrazionalizazioa hasi dute, bikoiztasunak ezabatzeko https://t.co/7eZJM4dQL2  …

  • @alma_moro
    2017.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    #Racionalizar sector publico No #duplicidades #esfuerzo conjunto CAE #ConsejoVascoPoliticasPublicasLocales ➡ https://t.co/JstPov1IYf

Ekitaldiko kargudunak