Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak, Quebecen, “kultura demokratikoaren" eta “elkarrizketa politikoaren” balioa nabarmendu du Asamblea Nazionalean egindako bisitan

2017.eko azaroak 01
  • Lehendakaria Jacques Chagnon Asanblea Nazionaleko presidentearekin eta oposizioko buruekin bildu da
  • Tapia Quebeceko lehen ministrordearekin batzartu da

Iñigo Urkullu lehendakariak Quebeceko Asanblea Nazionala bisitatu du gaur arratsaldean honen teilatuan ikurriña zegoela. Jacques Chagnon Asanblea Nazionaleko presidenteak Lehendakaria buru duen Jaurlaritzaren delegazioari harrera egin dio. Honek Asanbladako osoko bilkuran, Lehendakaria bertan zegoenaren berri eman die gainontzeko ordezkariei. Arratsaldean zehar, Lehendakariak batzarrak izan ditu presidente Chagnon-ekin, oposizioko buru Jean François Lisée Parti Québécoise-ko diputatuarekin eta Benoit Charette Avenir Québec koalizioko Nazioarteko Harremanetarako arduradunarekin..

Bisitaldian, lehendakariarekin batera izan dira Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua eta Marian Elortza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia. Bisitaldian, lehendakariak Parlamentuaren barrualdea ezagutu du eta Urrezko Liburuan sinatu du. Bertan eskerrak eman eta Euskadi eta Quebec-en hartzeko harremanak estutzeko balioko diela.

Lehendakariaren ustez, bilera hauek balio izan dute Quebec-eko errealitate politiko, instituzional eta soziala ezagutzeko. Nabarmendu duen ideietako bat da Quebec –en eta Canadan duten elkarrizketan oinarritutako kultura demokratikoa.

Parlamentura egindako bisitaldian, lehendakaria bildu da Asanblea Nazionaleko presidente Jacques Chagnon Alderdi Liberaleko kidearekin, eta, gero, oposizioko buru Jean François Lisée Parti Québécoise-ko diputatuarekin eta Benoit Charette Avenir Québec koalizioko Nazioarteko Harremanetarako arduradunarekin. Quebeceko Asanblea Nazionala da Quebec probintziako botere legegilearen izena. 125 diputatuk osatzen dute eta, gehienez, 5 urteko aldietarako hautatzen dituzte. Azken hauteskundeak aurreratuta egin ziren 2014ko apirilean, eta 41. legegintzaldiari eman zitzaion hasiera.

Parlamenturako bisitaldiaren ondoren, bidaia ofizialaren bigarren egun honi amaiera emateko lehendakaria bildu da Jean-Marc Fournier Kanadako Harremanetarako eta Frankofoniako ministroarekin.

TAPIAREN ETA EKONOMIA MINISTROAREN ARTEKO BILERA

Euskadiko ordezkaritzak Quebeceko Parlamentuan egin duen egonaldian, Arantxa Tapia sailburua Gobernuko lehen ministrordea eta Ekonomia, Zientzia eta Berrikuntza ministroa eta Estrategia Digitalerako ministroa den Dominique Angladerekin elkartu da.

Bi ordezkariek enpresa-digitalizazioaren arloko bi herrialdeetako estrategiei eta lehiakorragoak izaten laguntzeko ETEentzako formulei buruzko gogoetak partekatu dituzte.

Tapia sailburuak Quebecen instalatuta dauden euskal enpresen berri eman dio lehen ministrorde andreari, eta jakinarazi dio energiaren sektorekoei Arabako BTI Biotechnology Institute enpresa eta Gipuzkoako Salto Systems, Fagor Automation eta CAF batu zaizkiela.  Bi ordezkariek aeronautikaren esparruko bi herrialdeetako enpresa-elkarteen arteko harremanez ere hitz egin dute.  

Tapiak eta Angladek hitzeman dute elkarlanerako bide berriak aztertuko dituztela Iñigo Urkullu lehendakariak eta Quebeceko lehen ministro Phillipe Couillardek sinatutako MOUaren testuinguruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak