Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik Quebec gehitu du munduko eskualde liderrekin osatuta duen Aliantza Estrategikoan

2017.eko urriak 31

Lehendakariak eta Quebec-eko Lehen Ministroak elkar ulertzeko akordioa sinatu dute ekonomia, ingurumena, kultura eta berrikuntza

Quebecen egiten ari den bisita ofizialaren bigarren egunean, Lehendakaria Lehen Ministro Philippe Couillardekin bildu da eta Elkar Ulertzerako Memorandum (MOU) bat sinatu du berarekin. Era horretan, Quebec gehitzen zaio Euskadi munduko eskualde liderrekin garatzen ari den Aliantza Estrategikoen Sareari. Akordio horren bidez, bi alderdien asmoa da euren arteko harremanak sakontzea, besteak beste gai hauen inguruan: kultura eta ondarea, garapen ekonomikoa, berrikuntza, klima-aldaketa, eta inklusioari eta kultura-artekotasunari buruzko politikak.

Bere agenda ofizialaren lehenengo eguna Montreal hirian garatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza, Lehendakariak gidatuta, Quebecera joan da Lehen Ministroarekin biltzeko. Arantxa Tapia Ekonomia Garapeneko Sailburuak eta Marian Elortza Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak lagunduta, Lehendakaria Quebeceko Gobernuaren egoitzara iritsi da, eta bertan Couillard Premierrak hartu du. Ohorezko liburuan sinatu ondoren, bi gobernuen ordezkariek topaketa bat izan dute. Bilera amaituta, bi presidenteek agerraldia izan dute hedabideen aurrean.

Topaketaren ostean, Lehendakariak eskerrak eman dizkio Couillard Lehen Ministroari bere harreragatik eta Akordioa sinatzeko azaldutako interesagatik. “Harreman gero eta handiagoko historia bat konpartitzen dugu eta, batez ere, lankidetza eta elkarlanetik gobernatzeko forma bat”, adierazi du Lehendakariak. Ziur da, gainera, akordio hau onuragarria izango dela Quebec eta Euskadiko herritarrentzat. Lehendakariak Quebeceko erakunde-eredua aipatu du, eta esan du garrantzi handikoa litzatekeela Espainiako Estatuak bere errealitate plurinazionala ezagutzea. Ildo horretan, Quebecek duen moduan, lehendakariari gustatuko litzaioke Euskadik ere bere etorkizuna legez, itunduta eta bermeekin erabakitzeko aukera izatea.

Euskadi-Quebec MOUaren edukia

Lehendakariak lankidetza-akordioaren lau eremu azpimarratu ditu:

Ingurumena. Klima-aldaketaren aurkako eta ingurumenaren aldeko borroka. The Climate Group Aliantzan kolaboratzea .
Kultura eta Ondarea. UNESCOren adierazpide kulturalen dibertsitatea eta hizkuntza-politika  babestea eta sustatzea.
Kultura Quebec eta Euskadiko politikaren erdigunean dago. Identitate/kultura eta Hizkuntza binomioak ahalbidetzen digu mundu globalean nortasun propioaz agertzea. Dibertsitate kulturalaren aberastasuna errebindikatzen dugu.
Garapen ekonomikoa eta enplegua, inbertsioak eta aukera komertzialak.
Akordio ekonomiko eta komertzial globala (CETA) sinatzea aukera bat da Quebecen eta Euskadiren arteko eta Kanadaren eta Europaren arteko harremanak sakontzeko. Euskadi Quebecen sarbidea izan daiteke Europako fatxada atlantikora iristeko, eta Quebec, berriz, Ipar Amerikarako sarbidea.
Berrikuntza, ekonomiaren eta kanpo-proiekzioaren motor gisa. Elkarrekin parte hartzea nazioarteko partzuergo handietan, hala nola Horizon 2020. Espezializazio Adimenduna Energian, Fabrikazio Aurreratuan eta Biozientzietan/Osasungintzan.  

Euskadiren eta Quebecen arteko lehenengo ondorio gisa, Lehendakariak eta Premierrak “Dantzaz” MOUa sinatu dute lekuko gisa. MOU horren bidez, artistentzako egonaldiak eta ikasketak trukatzeko programa bat abiatuko da dantza garaikidearen eremuan. Akordioaren erakunde titularrak honako hauek dira: alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundia, Tabakalera eta Dantzaz; eta, bestetik, Quebeceko Conseil des Arts et des Lettres eta Montrealgo L’école de Danse Contemporaine.

Aliantza Estrategikoen Sarea

Quebec lehentasunezko bazkide gisa dago identifikatuta Basque Country 2020 -Euskadi Nazioartekotzeko Esparru Estrategian. Kategoria hori eman zaio bere dibertsitate kultural eta linguistikoaren babesagatik, berrikuntzaren eta klima-aldaketari aurre egitearen alde aritzeagatik, eta Euskadirekin dituen loturengatik. Akordio horrekin, Quebec gehituko zaio Euskadiren Aliantza Estrategikoen sareari; orain arte, sare horretan munduko sei eskualde lider daude integratuta: Akitania, Bavaria, Flandes, Querétaro, Jiangsu eta Cundinamarca.

Hauteskundeak Katalunian

Kataluniari lotutako egungo egoerari buruz galdetu diotenean, lehendakariak garrantzi handikotzat jo du Puigdemontek hauteskundeen inguruan egin duen urratsa: “ontzat eman ditu abenduaren 21erako deitutako hauteskunde autonomikoak, hauteskunde horietan izan daitezkeen hauteskunde-emaitzak errespetatzeko eskatu baitu, eta halaxe eskatu baitio Espainiako Gobernuari ere”.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ItxasoErroteta
    2017.eko azaroak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi suma a #Quebec en su Red de Alianzas Estratégicas integrada por regiones líderes mundiales ➡ https://t.co/ilN9SWrPwV

  • @JosJosebandoni
    2017.eko urriak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadik #Quebec gehitu du munduko eskualde liderrekin osatuta duen Aliantza Estrategikoan ➡ https://t.co/pgtSKcvnYW https://t

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Philippe Couillard