
Bideokonferentzia bidez egin du Gobernu Kontseiluak bere ohiko bilera
Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek egunotan Quebec/Kanadara egindako bidaia ofiziala dela eta, bideokonferentzia bidez egin du Gobernu Kontseiluak gaur goizean bere ohiko bilera.
Quebeceko hiritik Lehendakariak eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailburu Arantxa Tapiak parte hartu dute, eta euskal Exekutiboko gainerako sailburuek Lehendakaritzatik.
Bileran, eta Tapia sailburuak proposatuta, onetsi egin da “Nazioartekotzeko Eukal Agentzia/Basque Trade and Invest” agentziaren sorkuntza.
Agentzia berria arduratuko da enpresak nazioartekotzeko Eusko Jaurlaritzaren politika guztiak kudeatzeaz eta bere mende egongo dira orain Spri-ren kanpoko merkataritza Sarea osatzen duten 14 bulegoak. Gainera, Adimen Lehiakorreko Unitate bat izango du.










