Eu

Ohiko osoko bilkura (2017/11/2)

2017.eko azaroak 02

Aldaketa zerrenda: Puntu batzuk beste baterako utzi dira (3. puntua)
Puntu batzuk aldatu egin dira gai-zerrendan (1. eta 2. puntuak bukaeran eztabaidatuko dira, 8. puntuaren atzetik)

Gai-zerrenda:

- 1. Lege-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea aldatzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\01\01\0003)

- 2. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordearen irizpena, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sorrarazteari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legea aldatzen duen lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\09\02\02\0006)

BESTE BATERAKO UTZIA- 3. Mozioa, Eukene Arana Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, berdintasun-politikei eta indarkeria matxistei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0034)

- 4. Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, familiei laguntzeko politikak bultzatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0035)

- 5. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren eskualdatzearen oinarri eta norabideari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0224)

- 6. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, espetxe-eskumenaren transferentziari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0045)

- 7. Mozioa, Miren Larrion Ruiz de Gauna EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, UPV/EHUk ikerkuntza-arloan planteatu dituen baliabide ekonomiko zein bestelakoen beharren inguruan Hezkuntza Sailak dituen asmoez. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0026)

- 8. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskadin hondakin-urak berrerabiltzeko sistemak ezartzea bultzatzeko neurriak izango dituen plan bat egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0214)

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Bank_Practices
    2017.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    [VÍDEO] Ya disponible en Irekia el Pleno Ordinario del 02/11/2017 https://t.co/vMugsWnxOZ  #ParlamentoVasco #EuskoLegebiltzarra … …

  • @Bank_Practices
    2017.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    [BIDEOA] Gaurko Ohiko Osoko Bilkura, iadanaik ikusgai (2017/11/02) https://t.co/wJ0VPwOXEo  #ParlamentoVasco #EuskoLegebiltzarra … …

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)