Eu

San José sailburuak Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkartearen kongresua inauguratu du.

2017.eko urriak 27

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak, gaur goizean, Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkartearen (ADCE) urteko kongresua inauguratu du; gaur eta bihar da kongresua, Vitoria-Gasteizen.

Zuzenbideko eta beste diziplina batzuetako ehun profesional baino gehiago batuko dira Arabako hiriburuko Artium museoan, nazioarteko enpresetan aplikatzen diren “lankidetza-kontratu”en kasu praktikoak aztertzeko.

Inaugurazio-ekitaldian, San José sailburuak Lan eta Justizia Sailak lankidetza-praktikak zabaltzeko eta ezartzeko duen konpromisoa nabarmendu du: “Zuzenbideko profesional naizen aldetik –gogorarazi du–, desadostasun-kasuetan lankidetza-prozedura aplikatzea gogoko dut, jarduketaren oinarri pertsonak eta behar eta arazoen konponketa baitira”.

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak Euskadik Espainian lankidetza-zuzenbidea zabaltzeko eta sustatzeko duen zeregin sustatzailea nabarmendu du. Hori horrela nabarmendu du bere saila judizio barruko bitartekaritza-prozedurak sendotzeko, sustatzeko eta bultzatzeko egiten ari den ahalegina. Eusko Jaurlaritzak Justizia Konpontzailearen Europako Funtsean parte hartzen du eta, jurisdikzio penalaren esparruaren barruan, Judizio barruko Bitartekaritza Zerbitzua du. Zerbitzu hori publikoa eta doakoa da eta, horren bidez, herritarrei eta organo judizialei gatazkak kudeatzeko metodo osagarri eta berritzailea eskaintzen zaie, Justizia Administrazioaren barruan eraginkortasuna hobetzeko eta bizkortzeko. Euskadiko Judizio barruko Bitartekaritza Zerbitzuak 1.400 espediente tramitatzen ditu urtean, eta erdia baino gehiago kasuen % 80an arrakastaz amaitzen den bitartekaritza-prozesuaren bidez ebazten dira.

ADCEren kongresuan parte hartzen duten hizlarien artean, Kim Wright abokatu estatubatuarra dago, Alex Carrascosa elkarrizketa-prozesuen bideratzailea eta Jacobo Ducay Habitus Inc Spain-eko zuzendaria eta Madrilgo Nebrija Unibertsitateko irakaslea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak