Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Azaroko langabeziaren eta Gizarte Segurantzaren afiliazioaren datuak

2010.eko abenduak 02

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoetan inskribatutakoen kopurua 706 pertsonatan gehitu da irailean. Datuak % 0,53eko gehikuntza ematen du aurreko hilaren aldean; hala ere, gehikuntza hori aurreko urtekoa baino nabarmenki txikiagoa da; izan ere, orduan 1.865 pertsona igaro ziren langabeziara, % 1,49 gehiago, hain zuzen ere.

Kontuan izan behar da 2008ko azaroaren, krisiaren hasiera bete-betean zegoenean, langabeziak % 7,8ko igoera ikaragarria izan zuela, eta 6.901 pertsona gehiago harrapatu zituela. 2007ko azaroan, egoera ekonomikoa normala zenean, langabeziaren igoera 691 pertsonakoa izan zen kopuru absolutuetan; aurtengoaren oso antzekoa.

Egun 133.051 langabetu daude erregistratuta; horietatik 65.060 gizonezkoak dira (% 48,9), eta 67.991 emakumezkoak (% 51,1). Azken hilabetean langabezia % 1,12 igo da gizonezkoen artean, eta emakumeen artean, berriz, egonkorragoa izan da, eta 12 gutxiago zeuden langabezian.

Azaroan langabezia adin-tarte guztietan hazi da, 25 urtetik 34 bitartekoan izan ezik, hor % 0,07 murriztu baita. Langabeziaren hazkundea handiagoa izan da 35 eta 44 urte bitartekoen artean, % 0,95 igo baita. Hala ere, urteko balantzean harreman zuzena ikusten da langabeziaren eta langabetuen adinaren artean. 35 urtetik behera % 3,11 jaitsi da; 35 urtetik 44ra % 7,64 igo; eta adin horretatik gora % 11,87 gehitu da.

Industria da, gutxi baina (-133), jarduera horretatik datorren langabetuen kopurua jaisten duen sektore bakarra, azken hilabeteetako berreskuratze-bidean jarraituz.  Eraikuntzari lotutako langabezia % 1,58 hazi da. Zerbitzuen sektorea egonkortu egin da, % 0,08ko igoera nozitu baitu. Lehenengo sektorean, urtaroen eragina asko nozitzen duenez, % 9,58 hazi da langabezia.

Urteko saldoan nabarmena da industriak izandako datu ona, % 9,10 pertsona gutxiago baitaude langabezian sektore horretan, 2.244, hain zuzen ere. Eraikuntzan % 6,15 hazi da, eta zerbitzuetan % 5,79. Lehenengo sektorekoak % 41,07 gehitu dira (513 pertsona), eta lehenengo enplegua bilatzen dutenak % 24,27.

Datuak gehiago zehaztuz, nabarmena da urtaroen eragina asko nozitzen duten jardueretan langabeziak izan duen jaitsiera; besteak beste hezkuntzan (-218 langabetu), non hirugarren hilabetez jarraian jaitsi baita langabetuen kopurua. Kopuru txikiagoekin nabarmentzen dira produktu metalikoen ekoizpena (-148) eta txikizkako merkataritza (-105).

Langabetuen % 16,85 industriatik datoz, % 11,96 eraikuntzatik, % 11,33 merkataritzatik, eta % 8,08 turismo eta ostalaritzatik; horrela bada, sektore horietan dago Euskal Autonomia Erkidegoko langabeziaren erdia. Gizonezkoen langabezia industrian eta eraikuntzan sortzen da batez ere, eta emakumezkoena merkataritzan, industrian eta ostalaritzan.

Lurralde historikoen arabera, Bizkaia da azaroan eboluzio okerrena izan duena, langabezia % 0,71 hazi baita, Gipuzkoako % 0,55aren gainetik. Araban, berriz, langabezia jaitsi egin da apur bat, % 0,14, hain zuzen ere.

Urteko epeari erreparatuz, langabezia igo egin da; Araban % 5,78, Bizkaian % 4,74 eta Gipuzkoan % 3,06.

 


Langabeziaren eboluzioa EAEn (2009ko urtarriletik 2010eko abuztura)

 

 

 

Hilean

Urtean

 

 

 

guztira

absolutua

erlatiboa

absolutua

erlatiboa

 

 

2009

 

 

09-urt.

110.093

9.456

9,40

28.700

35,26

 

 

09-ots.

115.653

5.560

5,05

32.334

38,81

 

 

09-mar.

121.090

5.437

4,70

38.502

46,62

 

 

09-api.

122.111

1.021

0,84

40.406

49,45

 

 

09-mai.

118.744

-3.367

-2,76

38.733

48,41

 

 

09-eka.

116.098

-2.646

-2,23

37.097

46,96

 

 

09-uzt.

116.704

606

0,52

37.859

48,02

 

 

09-abu.

120.318

3.614

3,10

38.408

46,89

 

 

09-ira.

123.394

3.076

2,56

40.397

48,67

 

 

09-urr.

125.589

2.195

1,78

37.752

42,98

 

 

09-aza.

127.454

1.865

1,49

32.716

34,53

 

 

09-abe.

128.201

747

0,59

27.564

27,39

 

 

2010

 

 

10-urt.

135.687

7.486

5,84

25.594

23,25

 

 

10-ots.

137.143

1.456

1,07

21.490

18,58

 

 

10-mar.

138.125

982

0,72

17.035

14,07

 

 

10-api.

134.300

-3.825

-2,77

12.189

9,98

 

 

10-mai.

129.648

-4.652

-3,46

10.904

9,18

 

 

10-eka.

126.365

-3.283

-2,53

10.267

8,84

 

 

10-uzt.

125.832

-533

-0,42

9.128

7,82

 

 

10-abu.

129.293

3.461

2,75

8.975

7,46

 

 

10-ira.

130.549

1.256

0,97

7.155

5,80

 

 

10-urr.

132.345

1.796

1,38

6.756

5,38

 

 

10-aza.

133.051

706

0,53

5.597

4,39

 

               

 

EAEn erregistratutako langabezia. Sexuaren eta adinaren araberako bilakaera

 

 

 

 

 

Gizonezkoak

Emakumeak

< 25

>24

 

Langabeak

% aurreko hilarekiko

Aurreko hilarekiko saldoa

% aurreko hilarekiko

Kop

% aurreko hilarekiko

% aurreko hilarekiko

Kop

% aurreko hilarekiko

% aurreko hilarekiko

Kop

% aurreko hilarekiko

% aurreko hilarekiko

Kop

% aurreko hilarekiko

% aurreko hilarekiko

2005-aza.

83.241

1,70

1.389

-6,70

34.897

2,37

-6,07

48.344

1,22

-7,15

8.098

2,56

-9,96

75.143

1,61

59,67

2006-aza.

76.190

-0,05

-37

-8,47

30.248

-0,04

-13,32

45.942

-0,05

-4,97

6.344

2,04

-21,66

69.846

-0,23

-7,05

2007-aza.

74.432

0,94

691

-2,31

29.775

2,67

-1,56

44.657

-0,19

-2,80

5.858

3,02

-7,66

68.574

0,76

-1,82

2008-aza.

94.738

7,86

6.901

27,28

43.278

12,24

45,35

51.460

4,43

15,23

8.958

14,68

52,92

85.780

7,19

25,09

2009-aza.

127.454

1,49

1.865

34,53

62.989

2,34

45,55

64.465

0,66

25,27

12.585

1,04

40,49

114.869

1,53

33,91

2010-aza.

133.051

0,53

706

4,39

65.060

1,12

3,29

67.991

-0,02

5,47

11.737

0,82

-6,74

121.314

0,51

5,61

  

GIZARTE-SEGURANTZA

Gizarte-segurantzaren afiliazioak, gutxi bada ere, goranzko joeran jarraitzen du, abuztuan izandako jaitsiera berreskuratzeko bidean. Azaroan 915 afiliatu gehiago zeuden, % 0,10. Hazkunde horrekin, aurtengo maiatzeko kopuruetan jarrai da, eta 2009ko azaroan baino % 0,49 beherako dago.

Nabarmena da Bizkaian afiliazioak izandako igoera, % 0,20. Araban % 0,12 hazi da, eta Gipuzkoan, berriz, nekez eusten dio, % 0,07 murriztu baita. Estatu osoa kontuan hartuz, afiliazioa % 0,30 jaitsi da. Euskadi seigarren lekuan kokatzen da afiliazioaren igoera dutenen artean. Eboluzio onena Valentziako Erkidegoak izan du, % 1,04ko igoerarekin, eta okerrena Balearretan, afiliatuen % 11,09 galdu baitute.

Aurreko urteko afiliazio-kopuruekin alderatuz, Araban % 0,22ko hazkundea izan da, baina Bizkaiak % 0,56ko murrizketa izan du, eta Gipuzkoak % 0,73koa. Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoan emaitza murrizketa izan da, % 0,49koa, hain zuzen ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko