Eu

Hasi da Latinoamerikako Turismoaren Nazioarteko Azoka, eta Euskadi bertan izango da

2017.eko urriak 29

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok Latinoamerikako FIT azokaren inaugurazioan parte hartu du Basquetour agentziako zuzendari Harkaitz Millánek lagunduta.

 Euskadi lehenengo aldiz izango da Latinoamerikako Turismoaren Nazioarteko Azokan urriaren 28tik 31ra.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok eta Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendari Harkaitz Millánek Euskadiko turismoaren eskaintza aurkeztuko die FIT azokan turismoaren arloko profesionalei. Egun hauetan  erakundeekin, turoperadoreekin eta hedabide espezializatuekin elkartuko dira Euskadiren berri helmuga turistiko gisa emateko.

 

Hurbiltasunagatik, konektibitateagatik eta jendetzagatik turista-igorle nagusiak bihurtzen diren lehentasunezko merkatuez gainera, sailburuak esan du FIT azoka “Argentinako turistak ez ezik bertan izango diren beste herrialde batzuetako turistak erakartzeko” aukera bikaina dela.

 

Argentinatik Euskadira datorren turismoa % 26 hazi da aurten 2016arekin alderatuta, eta iaz 25.000 turista argentinarrek bisitatu zuten Euskadi. Maiatza eta iraila dira turista gehien sartzen dira hilabeteak, eta horrek urtaroen mende ez egoten laguntzen du.

Argentinak eta Euskadik, gainera, lotura bereziak dituzte. Herrialdean 84 Euskal Etxe daude, horietatik 12 Buenos Airesen.  

Latinoamerikako FIT azoka

 

FIT azoka Latinoamerikako turismoaren nazioarteko azokarik garrantzitsuenetako bat da, eta Buenos Airesen egingo da urriaren 28tik 31ra. 2016ko topaketan 93 mila pertsonatik gora bildu ziren.

 

Aurtengo edizioan 1.500 erakusketari izango dira, 43 herrialdek hartuko dute parte (aurtengo edizioan lehenengo aldiz izango dira Austria, Barbados, Bhutan, Indonesia, Japonia eta Tanzania), eta hotelak, bidaia-agentziak, turoperadoreak, airelineak eta zerbitzu-enpresak hartuko dituen azoka honetan turismo irisgarriari buruzko sektore esklusibo bat ere izango da. 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @yherranzg
    2017.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Comienza la Feria Internacional de Turismo de América Latina en la que Euskadi estará presente ➡ https://t.co/MqTwAXR50a https…

  • @macpetri
    2017.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Comienza la Feria Internacional de Turismo de América Latina en la que Euskadi estará presente ➡ https://t.co/0ViPD0WLnI https:…

  • @Bank_Practices
    2017.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    Hasi da Latinoamerikako Turismoaren Nazioarteko Azoka, eta Euskadi bertan izango da https://t.co/mltXULlx81  https://t.co/ASY1HWX6GA … …

  • @Transparent_Red
    2017.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    Hasi da Latinoamerikako Turismoaren Nazioarteko Azoka, eta Euskadi bertan izango da https://t.co/HkTpbhLxU8 https://t.co/8gNJ8ixxH7

  • @lextresabogados
    2017.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    Hasi da Latinoamerikako Turismoaren Nazioarteko Azoka, eta Euskadi bertan izango da ➡ https://t.co/k4hZhOzqya https://t.co/3sJX0VSsxy

  • @Gob_eus
    2017.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    Hasi da Latinoamerikako Turismoaren Nazioarteko Azoka, eta Euskadi bertan izango da ➡ https://t.co/l9ctAleRa5 https://t.co/t2dQmPQ2sX

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak