Eu

5.300 baserritar eta abeltzain baino gehiagok jasoko dituzte aurten Nekazaritza Politika Komunaren (NPK) laguntzak 16,7 milio euro baino gehiagoko aurrerakin moduan

2017.eko urriak 28
  • Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiekin batera, NPKren laguntzen lehen zatiaren ordainketa aktibatuko du azaroaren 2aren aurretik, exekutibo autonomoak hartutako konpromisoa betez.
  • FEAGAra (Bermearen Europako Nekazaritza Fondoa) kargatuz finantzatzen dira   eta Euskal Autonomia Erkidegoaren organismo ordaintzailearen bidez ordainduko dira

Guztira, 4.966 euskal baserritar eta abeltzainek jasoko dituzte Nekazaritza Politika Komunean (PAC) laguntza zuzenetan aurreikusitako 15 milioi euroak. Eusko Jaurlaritzak foru aldundiekin batera kudeatzen ditu laguntza horiek, eta azaroaren 2aren aurretik ordainduko dira aurrerakin moduan, Arantxa Tapia Ekonomia Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak agindu bezala. Gainera 347 abeltzainek behi esne ekoizleentzako aparteko laguntza moduan 1,7 milioi jasoko dituzte; laguntza horiek azaroaren 6aren aurretik jasoko dira.

Laguntzak nekazari aktiboarentzako oinarrizko ordainketari dagozkionak dira - 9,4 milioi baino gehiago 3.380 onuradunentzat -  klima eta ingurumenarentzat onuragarriak diren praktikei bideratutakoak (Greenning) - 4,8 milioi 3.351 onuradunentzat – eta Ustiategi Txikientzako (RSPA) erregimen erraztukoak, 833.000 euro 1.586 onuradunentzat. Kontuan izan behar da Greenning onuradun guztiek oinarrizko ordainketari dagokion laguntza jasoko dutela.

Esne ekoizleentzako aparteko laguntzetan 1,7 milioi banatuko dira 347 onuradunen artean, horietatik 335 mendialdeko behi esnearentzat dira eta 12 behi esne arruntarentzat.

Foru aldundiak izango dira laguntza hauek Lurralde Historiko bakoitzean banatzeko arduradunak.  Aurtengo onuradunetatik, 2.267 baserritar edo abeltzainek Gipuzkoan dituzte euren ustiategiak, 1.481ek Bizkaian eta 1.218k Araban.

NPKren laguntzak bere osotasunean FEAGA Batasuneko fondora kargatuz finantzatzen dira (Bermearen Europako Nekazaritza Fondoa) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren organismo ordaintzailearen bidez ordainduko dira.

Hauek dira 2017ko ekitaldirako aurrekusitako laguntza motak:

  • Oinarrizko ordainketa
  • Ordainketa berdea, klimaren eta ingurumenaren ikuspegitik onuragarriak diren nekazaritza jardueretarako (Greening)
  • Ordainketa osagarria, nekazaritza jarduera bati ekiten dioten nekazari gazteentzat:
  • Nekazaritza ustiategi txikietarako erregimen erraztua (PSPA)
  • Laguntza elkartuak (baserritarrak eta abeltzainak)
  • Aparteko Laguntza, behi esnearen ekoizleentzat

Euskal landa ingurunearen garapena

Laguntza hauen bidez, lehen sektorea exekutibo autonomoak ezarritako bidetik aurrera doa, ezarritako helburu hauek betez: belaunaldien arteko erreleboa, nekazaritza sektorearen modernizazioa, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren sustapena elikagaien elikagaien katean, nekazaritza esparruan formazioa, nekazaritzako elikagaien industriaren babesa eta kalitateko bereizgarrien balio erantsiaren sustapena. Helburuak dira, baita ere, ingurumena eta paisaia naturalaren babesa, oinarrizko zerbitzuak eskaintzea nekazal zonaldeetan, eta lanpostua sortu eta dibertsifikatzea landa eta itsasertzeko ingurunean. Helburu horiek guztiak Euskal Herriko 2015-2020 Landa Garapeneko Programan islatuta daude.

Programa honen planteamenduan Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiekin batera lan egin zuen Euskadiri gehien interesatzen zaizkion arloak Europan kontuan har zitzaten, bertoko ezaugarri bereziak eta lehentasunak kontuan hartuz. Modu horretan, NPKean profesionaltasuna, erantzunkidetasuna eta lankidetza baloratzea lortu da, ekologikoa eta kalitatezko elikagaiak sustatuta, gazteen instalazioaren alde apustua eginda, eta landa ingurunean enplegua eta ongizatea sortuta.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak