Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Industria eta Energiako sailburuordeak metalaren transformazioari buruzko bigarren mintegian parte hartu du Bruselan

2010.eko abenduak 02

Eusko Jaurlaritzak metalaren transformazioari buruzko bigarren mintegian parte hartzeko gonbidapena jaso du; izan ere, Europako metalaren sektorean Euskadik posizio oso garrantzitsua betetzen du.

Lehen mintegia Bilbon izan zen eta Industria eta Energiako sailburuorde Xabier Garmendia jaunak aurkeztu ditu mintegi horretatik ateratako ondorioak.

Metalaren sektorean, batez beste, Euskadiko langileen % 60 baino gehiago sartzen da, eta lurralde osoko salmenta garbien % 55 eragiten du.

Gaur, abenduaren 2an, metalaren transformazioari buruzko bigarren mintegia izan da Bruselan. Lehenengo mintegia Euskadin izan zen, ekainaren 24an, Espainia Europar Batasuneko presidentzian zegoen bitartean. Bilbo hautatu zuten mintegia egiteko, sektoreak garrantzi handia baitu Euskadin.

Topaketa horien helburua hauxe da: sektorearen ahuleziak eta indarguneak definitzea Europar Batasun osorako, konponbideak proposatzea eta erabakiak hartzea sektorearen lehiakortasun-kontzeptuetan aurrera egiteko.

Xabier Garmendiak aurkeztu ditu lehen mintegi horretan ateratako ondorioak, eta sektorean atzemandako ahuleziak gainditzeko landu beharreko eta oinarritzat hartu beharreko ibilbidearen berri ere eman du.

Euskadiko ekonomian metalaren sektoreak funtsezko egitekoa betetzean duela nabarmendu du Industria eta Energiako sailburuordeak. Izan ere, batez beste, Euskadiko langileen % 60 baino gehiago jarduera horretan ari da, eta lurralde osoko salmenta garbien % 55 eragiten du. Sektorearen barruan, Euskadi hirugarren postuan dago Europar Batasuneko makina-erreminta produzitzen duten eskualdeen artean, eta produkzioaren % 70 baino gehiago nazioarteko merkatuetara bideratzen da. Sektore aeroespazialean eta automozioan aurrerapen teknologiko handien hornitzaile izan ohi da.

Sektoreak Euskadin izan dituen aurrerabideen berri eman die Xabier Garmendiak foroko parte-hartzaile guztiei; izan ere, aurrerabide horiei esker, Euskadi Europako gainerako eskualdeak baino posizio lehiakorragoetan dago. Ildo beretik, Euskadiko enpresek aurrera egiten dute, baina indarrak batu eta talde homogeneo eta lehiakorrak osatuta, eta elkarte, aurrekluster eta klusterretan antolatuta. Sistema horrek enpresa txikiaren edo ertainaren tamaina gainditu du, finantziazioa eta lehengaiak lortzeko, besteak beste.

Mintegian Europako hainbat ordezkari izan dira, esaterako, Estatu kideetako eskualdeetako gobernuetakoak, Europako Parlamentukoak, Europako Batzordekoak, klusterretako ordezkariak, Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordekoak, eta sektoreko ordezkariak (Belgika, Frantzia, Alemania, Italia). Europako Batzordeko Enpresa eta Industria Zuzendaritza Nagusiaren Unitateko buru Alexandra Jour-Schroeder andreak eman dio amaiera mintegiari.

Bilboko mintegian ateratako ondorioak

Bilboko mintegian, honako ahulezia hauek nabarmendu zituzten: ikusezintasuna eta zailtasunak I+Gan inbertitzeko, plantilla espezializatuak lortzeko, finantziazioa eskuratzeko, lehengaiak lortzeko; laneko eta produkzioko kostuak; eta lehiakortasun-arazoak.

Ahulezia horiek guztiak sektoreko enpresen tamainarekin loturik daude. Horri dagokionez, sektoreak Europako ekonomia guztian duen garrantzia ez ahazteko erabakiak hartu ziren. Horretarako, sektorearen irudi modernoa helarazi behar da, enplegu-emaile egonkor, berritzaile eta ekologista den aldetik, etorkizunari begiratzen diola.

Enpresetarako egitura estrategikoaren proiektua egin behar da, klusterrak sustatuz, langileen prestakuntzan parte harraraziz, eta azken belaunaldiko sistemekin, betiere lan-bizitza osorako plantilla espezializatu iraunkorrak lortzearren.

Erakundeak ere inplikatu egin behar dira modu aktiboan lagunduz, arau egokituagoak eta aplikatzeko errazagoak ezarriz, eta finantziazioa nahiz lehengaiak eskuratzen lagunduz.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 2a

2 iruzkin
  • @Diezromeo
    2012.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    Anulado concurso en Euskadi: Consulta la rueda de prensa de la Consejera Dña. Idoia Mendia en el video que aparece en http://t.co/0ju5xOTA

  • @GCOTELECOM
    2012.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    Anulado concurso en Euskadi: Consulta la rueda de prensa de la Consejera Dña. Idoia Mendia en el video que aparece en http://t.co/qonqbPAc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)