Eu

Marcos Murok eta Amaia Arteagak Empleo-Gune 2017, Vitoria-Gasteizko Enplegu Jardunaldietan parte hartu dute

2017.eko urriak 26
  • Vitoria-Gasteizko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lan-merkatuaren eta pertsonen arteko topaleku horren finkapena nabarmentzen dute

VG 26 10 17

Empleo Gune 2017 Vitoria-Gasteizko Enplegu Foroak, gaur, aurrekoetan baino enpresa gehiago aurkeztu ditu, Europa Biltzar Jauregian, gainerako administrazioekin batera, topaleku izan dadin gazteen enpleguaren sustapenean inplikatuta dauden gizarte-eragile nagusien artean. Ekitaldian, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Amaia Arteaga Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariak parte hartu dute, Nerea Melgosa Enpleguko eta Ekonomiaren Garapen Jasangarriko zinegotziarekin eta Iván Igartua Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordearekin batera.

 

Enpresa, erakunde eta laneratzeko eta enplegu-eskatzaileen arloko profesionalen arteko topaketa honetan, bihar arte, ostiralera arte, enpleguaren sektore traktoreetako 21 konpainia aurkeztuko dira; horiek mahai-inguruetan batuko dira, eta hainbat dimentsiotako enpresak konbinatuko dituzte.

 

Gaur, osteguna, hilak 26, mahai sektorial horiek merkataritzaren eta fabrikazio mekanikoaren eta automatizatuaren eremuetan zentratuko dira; bertan, hainbat enpresaren ordezkaritza egongo da: Makro, DHL, Mercedes-Benz, Zayer edo RPK. Ostiralean, hilak 27, beste hiru sektore estrategikoren txanda izango da: enpresa eta partikularrentzako zerbitzuak; ingurumen-jasangarritasuna; eta elektronika, informazioa eta komunikazioa.

 

Enpresa horien artean, honako hauek egiaztatu dute izango direla: Laboral Kutxa, Michelín Fundazioa, Giroa, Odei eta Deusto Sistemas. Mahai sektorial bakoitzean, enpresek azalduko dute sektoreak, beren iritziz, nola egiten duen aurrera, eta zein izango diren epe laburrera eta ertainera eskulanaren inguruan izango diren beharrizanak.

 

Enpresen aurkezpenaz gainera, beren lan-eskaintzak ere zabalduko dira, Empleo Gune 2017 web-orrialdearen bidez; horrela, interesdunek beren hautagaitza aurkeztu ahalko dute. Vitoria-Gasteizko Enplegu Foroaren edizio honetan parte hartzen duten enpresek jasotako eskabideak iragaziko dituzte eta, foroan, hautaketarako elkarrizketak egingo dituzte. Laguntzarako beste baliabide bat parte hartzen duen enpresa bakoitzak xehetasunez aurkeztuko dituen informazio-erakustokiak izango dira.

 

Empleo Gune 2017k enplegagarritasuna hobetzeko tailer gehiago ditu. Tailer horiek hiru orduko saioak dira; horietan, curriculum egokia nola prestatu, enpresen aurrean nola aurkeztu edo lanbide-aldaketa nola planteatu ikasiko da, besteak beste.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nerea Melgosa, Iván Igartua, Gorka Urtaran