Eu

“RIOJA ALAVESA WINE RUN” lasterketak arrakasta handia izan du berriz ere, 3.000 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu-eta

2017.eko urriak 29

Kirol-ekitaldi hau Ardoen Azokarekin batera osatzen da, eta bere helburua da Arabako Errioxa eta familia-upeltegien tradizioa eta kultura sustatzea. Hala, honakoen laguntzari esker burutu ahal izan da ekitaldia: Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza; HAZI; Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza; Aldundia; Guardiako Udala; Arabako Errioxako Kuadrilla; Ardoaren Ibilbidea; eta ABRA.

Aurtengo ibilaldi herrikoia Guardiatik atera da, eta hasiera eman zaio inguruko ardoekin topa eginda. Ekitaldiari honakoek eman diote hasiera: Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak; Isabel Muela Turismo eta Merkataritza sailburuordeak; Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidenteak; Ramiro González diputatu nagusiak; Pilar García Salazar diputatu nagusiordeak; Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak; Joseba Fernández Arabako Errioxako Kuadrillako presidenteak; Guardiako alkateak; eta Ardoaren Ibilbidea eta ABRA toki-erakundeetako ordezkariek.

Rioja Alavesa Wine Run lasterketaren II. edizioak 3.000 pertsona baino gehiago bildu ditu Guardian. Hala, inguruko bide, bidezidor eta mahastiek 26 probintziatik etorritako parte-hartzaileak hartu dituzte. 400 korrikalarik parte hartu dute 12 eta 20 kilometroko lasterketetan, eta 800 pertsona inguruk ibilaldi herrikoian (12 kilometrokoa halaber), zeinetan Ruiz de Viñaspre, Eguren Ugarte eta García de Olano upeltegietako ardoak dastatu ahal izan dituzten.

Ardoen Azoka

Guardiako Sancho Abarca kalea, helmuga-gunea, Wine Run lasterketako Ardoen Azokaren agertoki bihurtu da goizeko 11:30etik aurrera, eta bertan Arabar Errioxako honako 7 upeltegiek hartu dute parte: Bodegas Idiaquez, Eguren Ugarte, Pagos de Leza, Luis Alegre, Bodegas Tierra, Pascual Larrieta eta Ramírez Baigorri.

Azokan, zeina jende guztiari irekita egon den, Arabako Errioxako ardoak eta Eusko Labela duten produktuez egindako pintxoak dastatu ahal izan dira.

Bluejam taldeak musika-ukitua eman eta Azoka girotu egin du, bi kirol-modalitateetako sariak banatu eta ekitaldian parte hartu duten guztien artean zozketak egin ondoren. Aurtengoan ere, azoka oso arrakastatsua izan da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak