Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik eta Quebec-ek integrazio eta inklusioaren inguruko esperientziak partekatu dituzte

2017.eko urriak 30
  • Iñigo Urkulluk bere Quebecerako bidaia instituzionalar hasiera eman dio Inmigrazio, Aniztasun eta Inklusio Ministro David Heurtel-ekin izan duen batzarrarekin
  • Lehendakariak Montrealgo Indarkeriara daraman Erradikalizazioa Prebenitzeko Zentroa bisitatu du
  • Tapia Sailburuak Hydro-Québec bisitatu du eta Euskadiko sektore energetikoaren potentziala aurkeztu du

Iñigo Urkullu Lehendakariak, bere Quebecerako bidaia instituzionalaren lehen egunean, Montrealgo Indarkeriara daraman Erradikalizazioa Prebenitzeko Zentroa (CPRMV) bisitatu du. Bertan, hurbiletik ikusi ahal izan du integrazio eta interkulturalitatearen inguruan Quebec-en jorratzen ari diren lana. Lehendakaria Quebec-eko Inmigrazio, Aniztasun eta Inklusio Ministro David Heurtel-ekin ere batzartu da. Bi batzarren ostean, Euskadi eta Quebec-en artean gai hauen inguruan lankidetza egoteko konpromisoa hartu dute.

Indarkeriara daraman Erradikalizazioa Prebenitzeko Zentroa (CPRMV)

Indarkeriara daraman Erradikalizazioa Prebenitzeko Zentrora egindako bisitan, Lehendakariak zoriondu egin du zentroko zuzendari Herman Deparice-Okomba mundu mailako ekimen aurrendari horregatik; aldi berean, indarrean jarri du prebentzioaren lanean egiten duten jarduera.

Bilera egin eta ondorengo balorazioan, Lehendakaria giza eskubideen errespetuan oinarritutako kultura eta bizikidetzarako hezkuntza sustatzearen alde agertu da. Lehendakariak adierazi duenez, Jaurlaritza tesi horretan ari da lanean erradikalizazio biolentoa gizarte eta hezkuntza aldetik prebenitzeko eta horretara zuzendutako erantzun bat garatzeko.

Alde horretatik, Lehendakariak ildo batzuk aurreratu ditu Jaurlaritzak  aitzakia erlijiosoko nazioarteko terrorismoari aurre egiteko laster aurkeztuko duen planari buruz: gizarte-kohesioa eta kulturen eta erlijioen arteko integrazioa; segurtasuna eta polizia-jarduera prebentiboa eta erantzunekoa; erradikalizazio biolentoaren gizarte- eta hezkuntza-prebentzioa; eta barneko eta nazioarteko posizionamendu politikoa.

Inmigrazio, Aniztasun eta Inklusio Ministroarekin batzarra

Lehendakariak aukera izan du inmigrazio, aniztasun eta inklusioaren inguruan Quebec-en garatzen ari diren politikak lehen eskutik ezagutzeko. Quebez eredu bat da mundu mailan gai hauek jorratzen eta Lehendakariak bertoko Ministroarekin, David Heurtel-ekin izan du bilera.

Eusko Jaurlaritzak, 2017-2020ko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Planean XXI mendeko errealitatera egokitutako arduren agendarako ekintzak batzen ditu. Ardura berri hauek migrazioekin, erlijio eta kultura aniztasunarekin dute zerikusia.

Gai guzti hauei erantzun bat ematea lehentasuna da Lehendakariarentzat eta hori dela eta, Euskadik asko ikasi dezakela adierazu du gai hauen inguruan lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu dute bi gobernuek. Gobernuez gain, zentroarekin hartuemana izateko ere ideia plazaratu dute.

Bisita Hydro-Québecera: Euskadiko sektore energetikorako aukera

Beste alde batetik, Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak Hydro-Québec Zentroa bisitatu du,  Industria sailburuorde Javier Zarraonaindiarekin batera.

Quebeceko Gobernuaren mende dagoen konpainia elektriko publiko bat da; energia hidroelektrikoaren ekoizle nagusia da, 22.500 langile ditu, eta bere jarduera energia berriztagarrietara orientatzen du, teknologia berrien garapena bultzatuz.

Testuinguru horretan, Tapia sailburuak Euskadiko sektore energetikoaren kapazitateak aurkeztu ditu, eta baita balio-kate osoko enpresen potentzial bateratua ere, instituzio eta enpresen arteko lankidetza berriak esploratzeko, oraingoetatik harago.

Biltegiratzea, sorkuntza banatua eta ibilgailu elektrikoaren bultzada izan dira bileraren ardatzetako batzuk; nolanahi ere, sailburuak aukera aprobetxatu du euskal enpresa batzuk –Iberdrola, Siemens-Gamesa eta Elecnor- Quebecen gauzatzen ari diren jarduerak nabarmentzeko.

Hiru euskal enpresa horiek proiektuak konpartitzen dituzte Hydro-Québecekin. Beste batzuen artean, Iberdrolak kolaboratzen du energia hidrauliko eta eolikoa garraiatzeko sareen arteko korronte zuzeneko interkonexioan; Gamesak zenbait parke eoliko hornitu ditu Quebecen, 160 lanpostu mantenduz, eta Elecnorrek 100 MW-ko parke eoliko baten sustapen, muntaketa eta ustiapenaren ardura hartu zuen bere gain.

Hydro-Québecek Ikerketa eta Berrikuntza Institutu publiko bat du (IREQ), eta Iñigo Urkullu Lehendakaria bera bertara joango da.

KATALUNIA

Kataluniako egoerari buruz galdetuta, Lehendakariak bere kezka adierazi du arazoa onartzean izandako errealismo faltagatik, politikaren judizializazioagatik eta emozioen kudeaketan izandako ondorioengatik. Honaino iritsitako egoeraren aurrean, Lehendakariaren ustez egokia litzateke talde politiko guztiak hauteskundeetara aurkeztu ahal izatea.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Bank_Practices
    2017.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    Euskadik eta #Quebec-ek integrazio eta inklusioaren inguruko esperientziak partekatu dituzte https://t.co/WcXwjj60qG  #http://QuebecEuskadi

  • @amaia_olabarria
    2017.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi y #Quebec compartirán experiencias en materia de integración e inclusión social ➡ https://t.co/kxlBKxd7es https://t.c

  • @Transparent_Red
    2017.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    Euskadik eta #Quebec-ek integrazio eta inklusioaren inguruko esperientziak partekatu dituzte https://t.co/jR6dZAZkS7 #http://QuebecEuskadi

  • @Gob_eus
    2017.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi y #Quebec compartirán experiencias en materia de integración e inclusión social ➡ https://t.co/kxlBKxd7es https://t.co/dMnqR1Sb9w

Ekitaldiko kargudunak