Berriak
Eu

Euskadiren Bruselako Ordezkaritzak urte bukaerako bilera egin du Bruselako euskal gizataldearekin eta Europan dituen kideekin.

2010.eko abenduak 02

Brusela, abenduaren 1a.- Europako eskualdeen eta erakundeen ordezkariekin eta hango diplomatikoekin batera, Bruselako euskal gizataldeak urte bukaeran egin ohi duen bilera egin du Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzan.

Ekitaldiaren buru Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Marta Marin Euskadiren Bruselako ordezkaria izan dira eta lagun ugari bildu da bertan.

Idazkari nagusiak zein ordezkariak ekitaldian parte hartu dutenen aurrean 2010. urtean Ordezkaritzaren lan agenda markatu duten gertaera nagusiak nabarmendu dituzte, 2011ko lehentasunen aurrerapen gisa, izan ere, gaurkotasuna duten gai horiek markatzen ari dira agenda europarra. Etxepare Institutuaren lana eta “Euskara Mundiala” kanpaina ere nabarmendu dituzte.

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Guillermo Echeniquek esan zuenez, “gure hiriak eta kanpoan dauden euskaldunak gure kanpo harremanen ardatza eta harreman horien lehentasunezko eragileak dira. Halaber, Etxepare Institutuaren laguntzarekin gure kulturak kanpoan indar eta bultzada handiagoa jasoko du. Europar Batasuna eta gure kide europarrak gure egunerako lana aitortzen ari zaizkigu”. Bestalde, Guillermo Echeniquek adierazi die “lasaitasuna izateko opor fiskalak izeneko gaiari buruz”.

Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak ere ekitaldian parte hartu nahi izan du eta bideo-mezu bat bidali die parte hartzaile guztiei. Mezu horretan, guztiok animatu ditu "Euskara Mundiala” kanpainan parte hartzera eta euskara kanpoan ezagutaraztera. Kanpaina hori abenduaren 3aan Euskararen Nazioarteko Egunean, alegia, izango diren jardueretako bat izango da.

Euskadiren Bruselako Ordezkaritzaren lana. 2011: 25 urte Eusko Jaurlaritza ordezkatzen Bruselan

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren menpe, Ordezkaritzaren zeregina da Euskadiren interesak kokatu, sustatu eta defendatzea EBren erakunde eta organoen aurrean europar erakundeen agendetan.

Beste lehentasun eta ekimen askoren artean, Ordezkaritzak 2010. urtean egindako lana honako honetan nabarmendu da:

- 2012ko Europako Hiriburu Berdea izateko Gasteiz aukeratzeko laguntzen, baita Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburua izateko lehen aukeraketan ere,

- EBren eremu atlantikorako estrategia integral bat abiarazten,

- Europar Batasuneko Espainiaren lehendakaritzaren agendan eraginkor parte hartzen,

- albo batera utzi gabe europar erakunde eta kideekin hainbat jardun arlotan egiten den egunero lana, esaterako: klima aldaketan, energian eta garapen iraunkorrean, garraioan, industrian, kohesio politikan, berrikuntzan, kulturan eta turismoan, garapenerako lankidetzan eta nekazaritza eta arrantzan.

2011ko agendaren aurrerakin gisa eta Eusko Jaurlaritza Bruselan ordezkatzen 25 urte eman dituela‑eta, Euskadiren Bruselako ordezkari Marta Marinek iragarri duenez, "Euskal Kultura eta Talentuaren Lehenengo Aste Europarra antolatuko dugu Bruselan 2011n. Etxepare Institutuarekin eta beste zenbait kiderekin batera, Euskadiren aniztasuna, aberastasuna eta sormena aurkeztuko ditugu. Apirilaren hasieran zenbait alor kultural eta artistiko azalduko dira Kultura eta Talentuaren Lehenengo Aste Europarrean".

Bruselako euskaldunek eta Europako eskualdeen eta erakundeen ordezkariek Etxepare Institutuaren “Euskara Mundiala” kanpainan parte hartu dute.

Etxepare Institutuak abiarazitako kanpaina bat —“Euskara Mundiala” kanpaina, alegia— aurkeztu dute Ordezkaritzan. Kanpaina horren helburua da ahalik eta pertsona gehienek ezagutzea Euskara eta kanpainaren web gunean aurki daitezkeen esaldiren bat grabatzeko aukera eskaintzea.

Bilerara etorritakoek kanpainan in situ parte hartzeko aukera izan zuen mezuak utziz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Guillermo Echenique eta Euskadiren Bruselako Ordezkaria