Eu

Beatriz Artolazabalek Lanbidek Barakaldon dituen bulegoak bisitatu ditu

2017.eko urriak 27
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, euskal enplegu-zerbitzua eguneratzeko eta hobetzeko prozesuan

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, topaketa izan duLanbidek Barakaldoko Beurko eta Bakea kalean dituen bulegoetako arduradunekin eta lan-taldeekin; bertan enplegurako, laneratzeko eta prestakuntzarako dauden aholkularitza-zerbitzuen gaineko interesa erakutsi du.

Borja Belandia Lanbideko zuzendariarekin, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordearekin eta bulegoetako zuzendaritzekin batera, Artolazabalek Barakaldoko enplegu- eta prestakuntza-beharrekin zerikusia duten zenbait kontu aipatu ditu, bai eta Lanbidek abiatutako eguneratze- eta hobekuntza-prozesua ere.

Artolazabal sailburua datozen hileotan kudeaketarako eta pertsonekiko traturako hobekuntza teknologikoak jasoko dituzten Lanbideren sareko 43 bulegoak bisitatzen ari da.

Empleo gune

Era berean, Lanbide Empleo Gune - Vitoria-Gasteizko Enplegu Foroaren zortzigarren edizioan dago, atzo, ostegunez, eta gaur, barikuz, Arabako hiriburuan. Enpresa, erakunde eta laneratzeko eta enplegu-eskatzaileen arloko profesionalen arteko topaketa honetan, enpleguaren sektore traktoreetako 21 konpainia aurkeztuko dira; horiek mahai-inguruetan batuko dira, eta hainbat dimentsiotako enpresak konbinatuko dituzte.

Gaur, hilak 27, ostirala, Empleo Gunen hiru sektore estrategiko aurkezten dira: enpresa eta partikularrentzako zerbitzuak; ingurumen-jasangarritasuna; eta elektronika, informazioa eta komunikazioa. Enpresa horien artean, honako hauek daude: Laboral Kutxa, Michelín Fundazioa, Giroa, Odei eta Deusto Sistemas.Mahai sektorial bakoitzean, enpresek azalduko dute sektoreak, beren iritziz, nola egiten duen aurrera, eta zein izango diren epe laburrera eta ertainera eskulanaren inguruan izango diren beharrizanak. Enpresen aurkezpenaz gainera, beren lan-eskaintzak ere zabalduko dira, Empleo Gune 2017 web-orrialdearen bidez; horrela, interesdunek beren hautagaitza aurkeztu ahalko dute.

Lanbidek hasieran aurreikusitako kopurua baino 2.120.822 euro gehiago bideratuko ditu laneratzeko enpresak sortzeko eta horiei eusteko laguntzetara. Horrela, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak, azkenean, 10.320.822 euro inbertituko ditu 2017an. 

Erakunde autonomoko Administrazio Kontseiluak laguntza horiek onetsi zituen, eta 8.200.000 euro bideratu zituen, guztira. Laneratzeko enpresek ekitaldi honetan izan duten lanpostuen gorakada nabarmena dela eta, hasierako aurrekontu-kreditua ez da nahikoa finantzaketarako diru-laguntzen eskabideei erantzuteko eta, ondorioz, kontratatuta dauden bazterketa-arriskuan dauden pertsonen enplegua eta enpresa horien finantzaketa-egonkortasuna arriskuan jar daitezke. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak hasieran laneratzeko enpresak sortzeko eta horiei eusteko aurreikusitako diru-laguntzak finantzatzeko hasierako aurrekontu-zuzkidura areagotu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nestor Arana, Juan Ibarretxe, Marta Etxebarria