Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabal: “langabeziaren beherakadan gorabeherak daude, baina joera positiboa da, iazko azken hiruhilekoan baino 14.900 langabe gutxiago dago eta”

2017-10-26
  • EPA hiru hilean behingo inkesta

VG 26 10 17

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean Eusko Legebiltzarraren egoitzan esan du “EPA-Biztanleria Aktiboaren Inkestaren analisi xehatuagoa behar bada ere, esanguratsuena dela erakunde horrek ematen digun langabezia-tasaren bilakaera Eustaten PRArenaren antzekoa dela; 11,56ko langabezia-tasa da nabarmena; aurreko hiruhilekoan baino 0,33 puntu gehiago eta aurreko urtean baino 1,24 puntu gutxiago. Zenbaki absolutuetan, langabeziak gora egin du azken hiruhilekoan, baina 14.900 langabe gutxiago dira, iazko hirugarren hiruhilekoaren aldean”.

 “Hori guztia kontuan hartuta, joera positiboa da; enplegua sortzen ari da, gorabeherak daude eta, betiere, enplegu gehiago eta hobea izateko lehentasunaren alde lanean jarraitu behar dugu; langabezia 2020rako % 10etik behera jaisteko erronka lortzeko baldintzetan gaude. Konpromiso horri eusten diogu”

 Langabezia-tasan, EPAri dagokionez, Euskadi estatuan langabezia-tasa txikiena duen laugarren erkidegoa da, Balearren, Aragoiren eta Nafarroaren gainetik.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)