Eu

Eusko Jaurlaritzak, urtea amaitu aurretik Euskadi Europan gobernantza publikoan berritzailea den eskualde gisa finkatzeko estrategia onetsiko du

2017.eko urriak 27
  • Josu Erkorekak lan-jardunaldia inauguratu du; bertan, "2020ko Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoa xehetasunak azaldu ditu, Eusko Jaurlaritzak Euskal Administrazio Publikoa eraldatzeko egiten duen lanaren bizkarrezurra
  • Jardunaldian, gobernantza publikoaren arloan erreferenteak diren nazioarteko hiru erakunde nagusien ordezkariek parte hartu dute: Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA), Open Government Partnership (OGP) eta Nazioarteko Gardentasuna

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, gaur goizean, gobernantza publikoari buruzko lan-jardunaldia inauguratu du, “2020: Twenty-Twenty”, 2020ko Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoa prestatzeko prozesuaren barruan. Ekitaldia Euskadiko Artxibo Historikoan izan da, Bilbon, eta bertan Eva Beuselinck-ek parte hartu du, ELGAren ordezkaritzan, Brittany Giroux-ek Open Government Partnership elkartearen ordezkaritzan, eta César Nicandro Cruz-Rubiok Nazioarteko Gardentasunaren ordezkaritzan.

Ekitaldia Luis Petrikorena Gobernu Irekiko zuzendariak gidatu du, eta, bertan, Peru Bazako Erakunde Harremanetarako sailburuordeak eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak ere parte hartu dute.

2020KO GOBERNANTZA ETA BERRIKUNTZA PUBLIKOKO PLAN ESTRATEGIKOA

2020ko Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoa, Gobernuak urtea amaitu aurretik onetsiko duena, datozen hiru urteotan Eusko Jaurlaritzak lanerako izango duen bizkarrezurra da. Euskadi Europako eskualde berritzaile gisa finkatzera bideratuta dago, baita gobernantza publikoaren arloan ere; plan integrala da Euskal Administrazio Publikoa eraldatzeko erronkari kudeaketa publiko, gardentasun, kontu-emate eta herritarren partaidetza arloetako efizientziaren eta koherentziaren irizpide berrien eta zorrotzen arabera heltzea.

Plan horren bidez, Gobernuak urrats kualitatiboa eman du administrazioak gobernantza publikoaren eredu berrirantz eginiko bilakaeran; zeharkako aldaketa hori sei jardun-ardatzetan oinarrituko da:

  • Gardentasuna eta parte-hartzea
  • Plangintza estrategiko adimenduna eta ebaluazioa
  • Herritarrekiko harremanak
  • Erakunde-integritatea
  • Berrikuntza
  • Kudeaketa Aurreratua

2020ko Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoaren helburu estrategikoak honako hauek dira:

  • Gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza sustatzea administrazio publikoan.
  • Plangintza estrategiko adimenduna eta Euskal Administrazio Publikoaren eta bere erakunde-administrazioaren esku-hartze publikoen ebaluazioa sustatzea.
  • Osotasun-politikan sakontzea, ikuspuntu integraletik, herritarrek publikoa denaren pertsona kudeatzaileengan konfiantza berreskuratzeko
  • Zerbitzu onen eta eskuragarrien eskaintza garatzea, hainbat bidetatik (aurrez aurre, telefonoz, Internetez).
  • Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu elektronikoen eskaintza osatzea eta horien erabilgarritasuna eta eskuragarritasuna hobetzea.
  • Zerbitzu elektronikoen erabilera eta administrazioen arteko lankidetza sustatzea, administrazio elektronikoaren arloan.
  • Pertsonek enplegu publikoaren antolaketan eta modernizazioan duten eginkizuna berriro zehaztea
  • Administrazioaren eta bere sektore publikoaren antolamendu-egitura herritarrek gaur egun dituzten beharretara eta eraldaketa digitalaren, lankidetzaren eta berrikuntzaren edo gobernu onaren ondoriozko lan-modu berrietara egokitzea.
  • Administrazio elektronikoa, haren antolamendu- eta funtzio-eredua eta IKT, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia gisa ezagutzen direnak kudeatzeko eredu berria ezartzea eta zabaltzea
  • Kudeaketa publiko aurreratuko eredua ezartzea
  • Herritarrak eta profesional publikoak politika eta zerbitzu publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan murgilaraztea, administrazioan berrikuntza sustatzeko

Gainera, plana berdintasunaren arloan euskal botere publikoen jarduna arautu eta orientatu behar duten printzipio orokorren arabera eratutako plana da. Printzipio horiek guztiak Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3. artikuluan jaso dira, besteak beste, tratu-berdintasuna, aukera-berdintasuna, rolak eta estereotipoak ezabatzea edo genero-ikuspegia integratzea. 

HERRITARREN PARTE HARTZEA

2020ko Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoak gardentasunaren, parte-hartzearen eta lankidetzaren balioak sustatzen ditu eta, hori dela eta, hura prestatzeko gainerako erakundeen, administrazio publikoen eta herritarren lankidetza du. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak kanal digital guztiak jarri ditu martxan:

2020: TWENTY-TWENTY

“2020: Twenty-Twenty” lan-jardunaldian, hiru pertsonak parte hartu dute, une hauetan gobernantza publikoaren arloan erreferente diren nazioarteko hiru erakunde nagusien ordezkaritzan:Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA), Open Government Partnership (OGP) eta Nazioarteko Gardentasuna

Hirurek aztertu dituzte, zenbait ikuspuntutatik, gizarte aurreratuenetan nagusitzen den eta publikoa denarekin gero eta zorrotzagoa den gizartearen eskariei erantzuten dien gobernantza publikoaren eredu berriaren erronkak.

  • Eva Beuselinck:Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) gerentea eta politiken analista
  • Brittany Giroux:Hiri Ikasketetan eta Politikan, Filosofian eta Ekonomian lizentziatua, Pensilvaniako Unibertsitatean; Open Government Partnership Elkartearen Programa Pilotu Azpinazionalerako Zuzendaria da. OGPn sartu aurretik, Brittany Girouxek WRI Baliabideen Munduko Institutuan eta Hiri Institutuan lan egin zuen, tokiko gobernantzaren, hiri-plangintzaren eta hiri-zerbitzuen prestazioaren arloetan.
  • César Nicandro Cruz-Rubio:Gobernuko eta Administrazio Publikoko doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean; ikertzaile elkartua zen Ortega-Marañón Fundazioko Gobernu, Administrazio eta Politika Publikoen Taldean, GIGAPP, eta Ortega y Gasset Ikerketako Unibertsitate Institutuan, eta ikertzaile-lanetan dihardu lankidetzan Espainiako Nazioarteko Gardentasunerako. 
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak