Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Emilio Sola: “Gizarte Larrialdietarako Laguntzen banaketa hobetzen ari gara urte hasieratik, pobrezia energetikoa pobrezia-mota berritzat hartzen”

2017.eko urriak 26

-        Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak zenbait jarduketa bideratu ditu, argiaren, uraren eta gasaren fakturen ordainketa errazteko

-        Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak 'Euskadiko pobrezia energetikoa: neurriak eta jardunbide egokiak' jardunaldian parte hartu du, Irunen

 

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak gaur esan du “Gobernu Programaren helburuetako bat dela gizarte-larrialdietarako laguntzen banaketa hobetzea eta pobrezia energetikoa pobrezia-mota berritzat hartzea”. Solak analisirako eta eztabaidarako jardunaldi batean parte hartu du. Jardunaldiaren izenburua 'Euskadiko pobrezia energetikoa: neurriak eta jardunbide egokiak' izan da; Ficoban izan da, eta Arartekoak eta Irungo Udalak antolatu dute.

Bertan, Eusko Jaurlaritzatik pobrezia energetikoaren aurka sustatzen diren gizarte-politikak eta laguntza-araubidea azaldu ditu Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak. Besteak beste, 16/2017 Dekretua azaldu du, pasa den urtarrilaren 17an onetsi zena, gizarte-larrialdietarako laguntzen dekretuaren aldaketari buruzkoa. Aldaketa horretan, 3. artikuluko gastu berezien kontzeptua garatzen da, eta bertan jasotzen dira ‘etxebizitza edo ohiko ostatua gozatzeko eta mantentzeko beharrezko gastuak’, energia-gastuetarako kontzeptu berezia ezartzeko. Gastu horien artean sartzen dira zuzkidura elektrikoarena, gasarena edo etxeko erabilerarako beste erregai-mota batena, alegia, pobrezia energetiko izenez ezagutzaren denaren ondoriozko egoerei erantzuteko.

Nolanahi ere, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak “zailtasun ekonomiko larriak bizi dituzten familiei argiaren, uraren eta gasaren fakturen ordainketa errazteko laguntza ez dela berria”. Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) bidez emandako laguntzez gainera, guztira 27 milioi eurokoak direnak, laguntza-lerro zehatz bat dago Gurutze Gorriarekin; 2015ean sinatu zen, 200.000 euro zuzendu ziren orduan eta ordutik urter kantitatea bikoiztu egin da, 400.000 euro arte. Era berean, Sailak bilerak egin ditu Iberdrolarekin, Endesarekin eta Fenosarekin, elektrizitatearen eta gasaren hornikuntza eteteko prozesuak gelditzeko, eta Gurutze Gorriak eta Iberdrolak gai horren inguruko akordioa sinatu zuten, eta Saila izan zen bertan bitartekari; akordio hori, gero, EDPra eta Gas Natural Fenosara zabaldu zen.

Solak honako mahai-inguru honetan parte hartu du: ‘Euskal botere publikoek pobrezia energetikoaren fenomenoari aurre egiteko esku-hartzea duten eremuan ahulena den kontsumitzaile energetikoa babesteko neurriak’. Solarekin batera, Juan María Hidalgok, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Saileko Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategikoak, José Luis Lópezek, Ingurumen Zientzietako Elkartekoak, eta Jean Gaubert-ek, Médiateur National de L’énergie-a, Frantziako Gobernuak izendatutako autoritate independentea,  parte hartu dute

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko urriak 26

    Instruir igualmente sobre buenos hábitos de consumo para no malgastar recursos y modificaciones instalación si cabe en beneficio de la eficiencia, puede pasar además que ni siquiera se aproveche bien la luz natural a falta de añadid@s.

  • @Bank_Practices
    2017.eko urriak 26

    Comentario de Twitter:
    .EnpleguGizaEJGV-k 'Euskadiko pobrezia energetikoa: neurriak eta jardunbide egokiak' jardunaldian parte hartu du https://t.co/WRR1HOlnPJ  ……

  • @Transparent_Red
    2017.eko urriak 26

    Comentario de Twitter:
    .EnpleguGizaEJGV-k 'Euskadiko pobrezia energetikoa: neurriak eta jardunbide egokiak' jardunaldian parte hartu du https://t.co/ny1mKAI0mN

  • @Bank_Practices
    2017.eko urriak 26

    Comentario de Twitter:
    .EnpleguGizaEJGV participa en la Jornada 'La pobreza energética en Euskadi: medidas y buenas prácticas', en Irun https://t.co/86VJeu6vvS  ……

  • @Transparent_Red
    2017.eko urriak 26

    Comentario de Twitter:
    .EnpleguGizaEJGV participa en la Jornada 'La pobreza energética en Euskadi: medidas y buenas prácticas', en Irun https://t.co/6oxsVkrcxb

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)