Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak bihar hasiko du Quebec-eko bisita ofiziala, Montreal hirian

2017.eko urriak 29
  • Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak bilera instituzionalak egingo ditu, baita eduki ekonomiko, sozial eta kulturaletakoak ere
  • Urkullu Lehendakariaren Legealdi honetako bosgarren irteera izango da

Iñigo Urkullu Lehendakariak bihar hasiko du Quebec eta Kanadara egingo duen bidaiaren agenda ofiziala. Quebeceko Montreal hirian hasiko du bisita. Bertan, Bortizkeriaren Erradikalizazioa Prebenitzeko Zentroa bisitatuko du goizean, eta arratsaldean Montrealgo Nazioarteko Harremanetarako Kontseiluan konferentzia eman eta ORBINOX euskal enpresa bisitatuko du. Azkenik, Quebeceko euskal komunitateari harrera egingo dio. 

Nazioartekotzeko 2020rako Basque Country Esparru Estrategian lehentasunezko kidea da Quebec. Kultura- eta hizkuntza-aniztasuna babesteagatik dauka identifikazio hori, baita berrikuntzaren aldeko eta klima-aldaketaren aurkako apustua egin eta Euskadirekin dituen loturengatik ere. Bidaia ofizial honek aukera berriak ireki ditzake, Euskadirentzat zein Quebecentzat. Aukera horiek erakunde-harremanen alorrean eman daitezke, bi gobernuen arteko lehenengo akordioari esker, baita kultura- eta ekonomia-alorretan ere, CETA akordioa onartu ostean. 

Lehendakariarekin batera joango dira Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusia. Urkullu Lehendakariak legealdi honetan (2016az geroztik aurrera) egiten duen bosgarren irteera izango da, Erroma, Auschwitz, Brusela eta Bogotá hiriak bisitatu ondoren. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak