Eu

Distentsioa eta elkarrizketa eskatzen ditu Gobernuak Kataluniaren etorkizunerako funtsezko aste honetan

2017.eko urriak 25

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak distentsioa eta elkarrizketa eskatu ditu Kataluniako egoeraren aurrean, bere etorkizunerako funtsezkoa den aste honetan. Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan izan den Txema Fínez Sariaren ekitaldira bertaratu aurreko minutuetan egin ditu Erkorekak deklarazio horiek hedabideen aurrean.

Erkorekak gogora ekarri duenez, aste honetan hartzen diren erabakiek “berealdiko garrantzia duten ondorioak” ekarriko dituzte Catalunyarentzat eta katalanentzat datozen urteetarako. Hortaz, “erantzukizunez eta zuhurtasunez” ekin behar izango da “inoiz baino gehiago”, une honetan ugaltzen ari diren deklarazioak tentsio handienetik eginak direnean. “Distentsioaren eta elkarrizketaren aukera azpimarratu beharra dago, horiek gabe ezin izango baikara irten egoera honetatik”, adierazi du.

Bozeramailearen iritziz, elkarrizketa posible da oraindik, betiere "borondatea eta gogoa" izanez gero, horrela saihestu ahal izango baita "alternatiba posibleetatik okerrena", 155. artikuluaren aplikazioari aipamen eginez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)