Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Gasteizko Egibide Eskolako ikasleek Itelazpiko Zaldiaran telekomunikazio zentroa bisitatu dute

2017-10-25

Gasteizko Egibide Eskolako ikasleek Zaldiaran telekomunikazio zentroa ikusi dute beren irakasleekin batera.

Zaldiaran telekomunikazio zentroko bisitan zehar komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan dute non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu dizkiete.

Era berean bi aspektu nabarmendu dituzte: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.

Telekomunikazio zentroko gela guztiak bisitatu dituzte baita ere, energiari, garraioari, TETRAri eta difusioari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak ematen dizkieten bitartean.

ZALDIARAN

Vitoria-Gasteizen hegoaldean, kilometro gutxitara eta mila metroko altitudean, Arabako lautada eta Trebiñu banatzen dituen mendikate menditsu luzea dago. Haren gailurrik enblematikoena, zalantzarik gabe, Zaldiaran da, eta hurbiltasuna zein tradizioa kontuan hartzen baditugu, gasteiztarren menditzat har dezakegu.

Iruzkin bat
  • @EGIBIDE
    2017-10-25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gasteizko @EGIBIDE Eskolako ikasleek Itelazpiko Zaldiaran telekomunikazio zentroa bisitatu dute ➡ https://t.co/fxETyvpJSa https…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)