Eu

Marcos Muro: “ekonomia sortzailea enplegua eta aberastasuna ekar ditzakeen sektorea da”

2017.eko urriak 25
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak lankidetzan dihardu BIME PRO 2017 Azokarekin

Barakaldo, 2017/10/25

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak gaur arratsaldean esan du “ekonomia sortzailea enplegua eta aberastasuna ekar ditzakeen sektorea dela, talentua, balioak, sormena eta ekintzailetza sustatuz”. “Bilbao Music Experience-BIME PRO” topaketa abiarazteko esparruan, Murok zera nabarmendu du: “ziur gaude sektorea hazkuntza-fasean dagoela, eta lanpostu berriak sortzeko gaitasuna duela”.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak BIME PRO 2017rekin (Bilbao Music Experience) dihardu lankidetzan; gaur hasten da, urriaren 25ean, eta ostiralera arte, hilak 27ra arte, izango da, Barakaldoko BEC!-en. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, gaur arratsaldean, azokako inaugurazio-ekitaldian parte hartu du.

Murok azaldu du “BIMEn berrikuntzarekin dugula hitzordua eta, bertan, kongresua eta jaia konbinatzen direla, eta jardueraz beteriko programa dagoela". BIME PRO Europako azoka bat da, industria musikalari eta digitalari eskainia; teknologia berrien, bideo-jokoen eta marketinaren bidez sartzeko eta lankidetzan jarduteko bide berriak aztertzen ditu”.

Kongresua hiru egunekoa da eta jardueraz beteriko programa du, besteak beste, hitzaldiak, networkinga, ekitaldi bereziak. BIME LIVEkin paraleloan egiten da; bertan, bi gauez, artista garrantzitsuak eta egungo nazioarteko musikako artista esanguratsuak izaten dira Barakaldon.

“Edizio honetan aurreikusitako nobedadeetako bat BIME Campus izango da, lan-aktibazioa sustatzeko, eta interesekoa da Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarentzat; 1.500 eskabideren artean hautatu diren 32 gaztek musikaren industriaren funtzionamendua hobeto ezagutzeko aukera ematen ari da”, esan du Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak.

BIMEk, halaber, lan-aktibazioa sustatzen du industria sortzailean, hiru ekitaldiren bidez: BIME Recruiting, industria sortzaileen enplegu-foroa da. Enpresa, prestakuntza-zentro, ikasle eta enplegua bilatzen ari diren profesionalentzako topalekua da; BIME Startup Summit industria sortzaileekin lotutako startup-en topaketa da (musika, bideo-jokoak, teknologia berriak…); hasten ari diren enpresen, inbertitzaileen eta industriako profesional handien arteko negozioa eta integrazioa sustatzen du. BIME Hack Day, edo Maker-ak, Hacker-ak eta Garatzaileak batzen dituen ekitaldi teknologikoa; jardunaldia hitzaldiz eta workshop-ez beterik dago eta arlo teknologiko bat du, etorkizuneko plataformetarako oinarri berriak sortzeko.

Marcos Murok esan du “bi horien, enpleguaren eta gazteriaren, konbinazioa beti ez dela erraza, batez ere oraintsu izan dugun krisi ekonomikoaren ondoren”. Beraz, egoerari buelta ematea proposatu du: “gure konpromisoa da langabezia-tasa % 10etik behera geratzea eta 20.000 gaztek lan-esperientzia izatea”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak