Berriak Osasuna
Eu

App bati esker gaurtik aurrera Osakidetzako lan-poltsan dauden pertsonek kontratazio-zerrendetako kokapen eguneratua ikusi ahal izango dute

2017.eko urriak 25

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kontratazioa kudeatzean betetzen duten publizitate eta gardentasun politikan beste urrats bat eman da

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak telefono mugikorretarako aplikazio bat sortu dute; horren bidez, Osakidetzako lan-poltsetan dauden pertsonek egunero jakin ahal izango dute izena emanda duten kontratazio-eskaintzen zerrendetan zein kokaleku duten.

Gaur bertan erabilgarri egongo den ekimenaren helburu nagusia da Osakidetzaren eta Osasun Sailaren kontratazioa kudeatzeko publizitatea eta gardentasuna sustatzen duen politikan beste urrats bat ematea. Era berean, Eusko Jaurlaritzak pertsonekin duen konpromisoa erakusten du ekimen horrek, kasu honetan EAEko osasun esparruan garatu den kudeaketa ezagutzera ematen duelako, zerbitzuaren modernotasuna, irisgarritasuna, bizitasuna eta kalitatea etengabe hobetuz.

Tresna aurreratua ezarri da, telefono mugikorretarako aplikazio bat (dagoeneko, Android eta IOS sistemetan eskuragarri, eta laster, Windows Phone-n), erabat bat eginez Osakidetzako estandar teknologikoekin.

Aplikazioa instalatu nahi izanez gero, Osakidetzaren web atarian sartu behar da eta jaitsi. Telefono mugikorrean sartuta dagoenean, erabiltzaileak kokaleku eguneratua ikus dezake NAN zenbakia bakarrik sartuta.

Aplikazioak, izan ere, honako informazio pertsonalizatua ematen du: zerrenda-mota (bitartekotasuna eta ordezkapenak), zentroa, kategoria, eta zerrendotan kokapen absolutua zein erlatiboa.

Baina aplikazio honetaz gainera Osakidetzak baditu beste batzuk ere, herritarrei edozein telefono mugikorretik sartzeko aukera ematen diena: Hitzordua eskatzeko, historia klinikoan sartzeko Osasun-karpetaren bidez, Nire tratamendu medikua ikusteko, Osasun Aholkua lortzeko, edo inkestetara eta programetara sartzeko; baita txertoa jartzeko kanpainen gaineko jakinarazpenak jasotzeko, osasun-aholkuak hartzeko, abian jarritako zerbitzu berrien informazioa eskuratzeko eta beste batzuetarako ere.

 

 Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 25a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau