Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Euskadiko turismoaren eta merkataritzaren erronka estrategikoak aztertu ditu Retortillo sailburuak enpresari argentinarren aurrean

2017-10-27

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok hitzaldi bat eman du “XVI Foro Internacional de ciudad, comercio y turismo”-n, Buenos Airesen.

Euskadi Latinoamerikako Turismoaren Nazioarteko Azokan izango da urriaren 28-31 bitartean.

Alfredo Retortillo sailburua Buenos Airesen da egunotan Euskadi sustatzeko ekintzen esparruan, Argentinan Turismoaren Nazioarteko Azoka ardatzat duen foroan. Turismoaren Nazioarteko Azokaz gain, hitzaldi bat eman du Retortillok “XVI Foro Internacional de ciudad, comercio y turismo” foroan, CAMEk (Enpresa Ertainaren Argentinako Konfederazioa) antolatutakoan, beste erakunde batzuen artean Turismo Ministerioarekin eta Turismoko Kontseilu Federalarekin lankidetzan.

Egin duen mintzaldian, “Hiriak indartzeko turismoa eta merkataritza bat eginda” atalaren barruan, Euskadiko turismoaren eta merkataritzaren egoera, aurre egiten ari zaien erronka estrategikoak eta sailaren ekintza-ardatzak aztertu ditu sailburuak.

Turismoa Euskadin

Retortillok azaldu duenez, Euskadik turismoaren goraldian egin duen sarraldi berantiarrak eta labore bakarreko turismo-mota bat ez izateak ahalbidetu dute “politika publikoak perspektibarekin landu ahal izatea, turismo-mota horrek beste leku batzuetan eragin zituen ondorio negatiboak aurreikusiz”. Euskadi bisitatzen duen turismo-mota gehitu behar zaio horri, batik bat 2 arrazoik bultzatuta etortzen baitira: kultura eta enogastronomia, % 60 inguruk adierazten ditu bi motibazio horiek lehentasunez. Hiriko turismoaz gain, Euskadiren aberastasun enogastronomikoak “gure turismoaren berezitasuna nabarmentzen du. Hazkunde iraunkorraren oinarrietako bat da jadanik” azaldu du Sailburuak.

Turismoaren gorakadaren testuinguruan, Retortillok gogora ekarri du ez dugula soilik hazkunde kuantitatiboa nabarmendu behar. 

Merkataritza Euskadin

Sailburuak adierazi bezala, merkataritzaren sektorea da gaur egun gehien erasandakoa, bai kontsumo-ereduengatik bai globalizazioarengatik ere. Sortzen dituzten lanpostuen % 97, 10 langile baino gutxiago dituzten enpresei dagozkie.

Erronka estrategikoak euskal turismoarentzat eta merkataritzarentzat

Turismoa eta merkataritza bateratzeko premia adierazi du Retortillok. “Euskadin ez diogu ihes egin gure inguruneko gizarte garatuak bereizten dituen joerari, hazten ari den ahalmen handiko sektore tertziario batekin, kontuan hartuta dagoeneko % 69ko ekarpena egiten diola Euskadiko BPGari”.

Bi sektoreen garrantzia nabarmentzeko printzipio hauetatik abiatu behar da: zeharkakotasuna, iraunkortasuna, lehiakortasuna, ekintzailetza, modernizazioa, berrikuntza, eta datuen analisia. Iraunkortasuna ingurumenaren ikuspegitik ez ezik, aurrerabide ekonomikoaren eta justizia sozialaren eragile gisa ere, onura ekonomikoek tokiko gizartean ondorioak izan ditzaten bultzatuz.

 

 

Iruzkin bat
  • @ikusmer
    2017-10-30

    Comentario de Twitter:
    El consejero Retortillo analiza los retos estratégicos del turismo y comercio de Euskadi ante los empresarios ar... https://t.co/Ixo4vVZ6dt

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)