Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Beatriz Artolazabal sailburuak Javier Urbiola´ri egin dio harrera, ISS-Iberia desgaitasuna duten pertsona asko kontratatuta dituen zerbitzu-enpresako presidenteari

2017.eko urriak 25

VG 25 10 17

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, topaketa izan du Javier Urbiola ISS Iberiako presidente exekutiboarekin. ISS Iberia zerbitzu-sozietatea da; 37.500 enplegatu ditu 60 ordezkaritzatan, enpleguko sei zentro berezi eta desgaitasuna duten 1.700 pertsona inguru.

 

Elkarrizketan, halaber, Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gazteriako sailburuordeak, ISS Iberiako Ricard Casas Pertsona eta Kultura zuzendariak eta Jacobo de Saavedra Erakunde Harremanetarako arduradunak ere parte hartu dute.

 

ISS Iberia duela 19 urte sortu zen. 37.500 enplegatu ditu 60 ordezkaritzatan, eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu. Horretarako, zerbitzu horietarako 56 enpresa dituzte, guztira. Reina Sofía saria jaso zuten, desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko eginiko lanagatik.  110 urte dituzte eta Taldearen egoitza nagusia Kopenhagen dago. Fortune aldizkariak dakarrenaren arabera, munduan outsourcingeko lehen enpresa da, UNESCOren aintzatespena du, Union Network Int-en eta Nazio Batuen Global Compact-en kideen laguntza; 50 herrialdetan dago, 540.000 enplegatu ditu eta 200.000 bezero baino gehiago.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)