Berriak Osasuna
Eu

Darpón sailburuaren ustez "berri ona" da medikamentuen preskripzioaren inguruan lortutako akordioa

2017.eko urriak 25

Medikuen eta erizainen kolektiboaren eta Osasun Ministerioaren artean atzo lortutako akordioari buruzko balorazio bat egin du Osasun sailburu Jon Darpónek, erizaintzako profesionalek medikamentu jakin batzuk agindu ahal izateko. Sailburuaren ustez “berri ona” da, eta beraz zorionak eman nahi izan dizkie erizaintzako langileei, bere iritziz neurri horrekin “aurrerapausoak emango baitira preskripzioan ez ezik langile horien funtzioetan ere”.

Dena den, Darpónek adierazi duenez, “eskas justifikatuta” dago Ministerioaren atzerapena Eusko Jaurlaritzak bi urtez eskatzen ziharduen erabaki hori hartzeko garaian, eta aurreratu du "neurri guztiak" hartuko direla preskripzioa egitate bat izan dadin eta denbora gehiago atzeratu ez dadin. 

Iñigo Urkullu Lehendakariarekin batera Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioa bisitatu ondoren egin ditu deklarazio horiek sailburuak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak