Berriak Herrizaingoa

Zubian tenperatura altuak eta haize zakarra izango ditugula aurrikusi du Euskalmnetek

2010.eko abenduak 03

Euskal Meteorologia Agentziak, Euskalmetek, iragarri duenez datorren zubian tenperaturek nabarmen gora egingo dute eta hego-haize bolada zakarrak izango ditugu

Euskalmeten arabera, Penintsularen mendebaldean dagoen fronte sakon batek eragingo du eguraldiaren bat-bateko aldaketa hori; frontea hainbat egunez geratuko da leku berean.

Hortaz, zubian EAEn egingo duen eguraldiak ez du zerikusirik izango astean zehar izan dugunarekin. Hegoaldeko haizeak indartsu joko du eta tenperaturak altu samarrak izango dira: kostaldean 15-20 ºC-ra iritsi litezke  eta barnealdean 10 eta 15 ºC bitartean ibiliko dira. Euskal Meteorologia Agentziaren aburuz, zubia hodeitsua izango da. Dena den, gehienak erdi eta goi mailako hodeiak izango dira eta ez dute eragin handirik izango; batez ere barnealdean ugariagoak izan litezke.

Eguraldia egunez egun

Hona hemen egun bakoitzerako espero den eguraldiaren azalpen zehatza; kontuan izan zenbat eta egun gehiagoren aldea egon, iragarpenen fidagarritasuna murriztu egiten dela.

Abenduak 4, larunbata

Zeruan hodei gutxi izango dira egunaren hasieran eta tenperaturak hotzak izango dira ordu horietan. Barnealdean izotz apur bat edo ugari egin lezake eta baita kostaldean ere, baina gutxiago. Eguna bukatzen joan heinean hodeiak gehitu egingo dira eta barnealdean euri apur bat ere egin dezake. Goizaldean haizea aldakorra baina ahula ibiliko da eta egunean zehar hegoaldetik joko du. Egunean zehar zakartu egingo da eta haize boladak indartsu edo oso indartsuak izango dira egunaren amaieran. Eguneko tenperatura maximoak 10 ºC-ren bultan ibiliko dira kostaldean eta 5 ºC-koak barnealdean.

Abenduak 5, igandea

Litekeena da erdi eta goi mailako hodeiak nagusi izatea eta ondorioz, barnealdean euri zaparrada ahulak egitea eta kostaldean euri jasaren bat izateko arriskua egongo da. Hegoaldeko haize ahul-bizia ibiliko da; bolada oso indartsuak izan daitezke batez ere, mendi eta kosta guneetan. Tenperaturek igotzen jarraituko dute eta isurialdean 10 eta 15 ºC-ra iritsiko dira eta barnealdean 5-10 ºC-tan geratuko dira.

Abenduak 6, astelehena

Erdi eta goi mailako hodeiak izango dira ziur aski nagusi egunean zehar; euri apur bat ere egin dezake batez ere, barnealdean. Hegoaldeko haizeak joko du ufada zakarrak izan daitezke eta oso zakarrak izateko arriskua ere egongo da mendi eta itsas guneetan batez ere. Tenperaturek gora egingo dute berriz ere eta 15 eta 20 ºC bitarteko balioak hartu ditzakete isurialdean eta 10-15 ºC izango dituzte barnealdean.

Abenduak 7 eta 8

Litekeena da hegoaldeko haize zakarra oraindik ere nagusi dela, eguraldiak aurreko egunekoen antz handia izatea: erdi eta goi mailako hodei asko, euri gutxi (egitekotan ere barnealdean izango dira) eta gauden urtarorako altu samarrak izango diren tenperaturak espero ditugu: kosta partean 15 eta 20 ºC bitartekoak eta barnealdean 10 eta 15 ºC artean izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko