Berriak Lehendakaritza
Eu

Donostiako Gurutze Gorriaren Zentro Soziosanitarioa bisitatu du Lehendakariak

2017.eko urriak 25

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Osasuneko sailburu Jon Darpón lagun zuela, Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioa bisitatu du, ospitalearen mendeurrena dela eta. Zentroaren arreta-ereduaren balioa nabarmendu du Lehendakariak, adieraziz herrialde aurreratuenen mailan dagoela, boluntarioen inplikazio-maila handiarekin, eta Gurutze Gorriak premia berrietara egokitzeko duen gaitasuna aitortu du.

Orain, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei, denbora jakin batez zaintza soziala eta sanitarioa behar dituztenei, arreta ematen diharduen erakundea da zentro soziosanitario hau. Donostiako Antigua auzoan kokatua, 5.669 metro karratuko azalera eraikia du, zortzi oinetan banatuta. 1917an ireki zen eta 2002-2003an egin ziren bertan azkeneko berritze-lanak. Hala, berritze-lan haietan, zentroaren asistentzi xedea berriro bideratu zen, ospitale mediko/kirurgiko izatetik egoitza-zentro eta zentro soziosanitario izatera. Dituen 73 plazak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itunduta daude. Izan ere, erakunde desberdinen arteko elkarlanaren adibide bat dela nabarmendu du Lehendakariak. 

Zentrora egindako bisitaldian izan dira Gipuzkoako Gizarte Ekintzako diputatu Maite Peña, Donostiako alkate Eneko Goia, Espainiako Gurutze Gorriko lehendakari Javier Senent eta Euskadiko Gurutze Gorriko lehendakari Iñaki Irusta. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak