Eu

Euskadin, Basogintzaren eta zuraren sektorearen jarduera ekonomikoak gora egin du, basoak iraunkorragoak mantenduta

2017.eko urriak 24

Gaur, Zuraren Astearen bigarren jardunaldia egin da, Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen esparruaren barruko proiektu estrategikoetan zentratuta. Zuraren sektoreko erakunde nagusiak elkartu dira Donostiako Kursaalen, haien arteko lankidetza sustatzeko asmoarekin.

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien kalitateko eta Industrietako zuzendari Peli Manterolak inauguratu du jardunaldia, non basogintzaren eta zuraren sektorearen jarduera ekonomikoak Euskadin eduki duen garapen positiboa adierazten duten datuak erakutsi dituen. Manterolak azpimarratu duenez, azken 30 urteetan Euskadiko eremu arboladuna %25 handitu da eta gaur egun 106 arbola ditugu biztanleko. “Gure basoak hazi egiten dira eta modu iraunkorrean, gainera, basogintzaren sektoreari esker, izan ere, sektore horrek gure basoak kudeatu eta zaintzen ditu, gure paisaiaren nortasunaren bereizgarria diren eta funtzio ekonomiko, ekologiko eta sozial garrantzitsua duten basoak, alegia” – gaineratu du.

Basogintzaren alorrean egiten diren ekintzen barruan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza sakon aztertzen ari da Basogintzaren Bioekonomiak ehun ekonomikoa sortzeko eskaintzen dituen aukerak.

Peli Manterolak iragarri duenez, dagoeneko basogintzaren bioekonomiarako estrategia bat lantzen ari da Neikerrekin eta European Forest Instituterekin (EFI) elkarlanean). Estrategia horrek beharrezkoa ditu jada dauden prozesu eta produktuen dibertsifikazioa eta berrikuntza; horrek ahalbidetuko du baso iraunkorragoak, lehiakorragoak eta hazkunde ekonomiko handiagokoak edukitzea.

Urriaren 26an, osteguna, Neikerrekin batera ospatuko da "Baso-osasunaren inguruko jardunaldiak", UPV/EHU-ko Bizkaia Aretoan. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, hasiera emango dio ekitaldiari non, nazioarteko mailako txostengile nabarmenek euren esperientziak partekatuko dituzte eta gure basoen egoera ezagutzeko aukera eskainiko digute.

Egitaraua osoa ikusi

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EXPOBIOMASA
    2017.eko urriak 26

    Comentario de Twitter:
    El sector forestal y de la madera en Euskadi aumenta su actividad económica manteniendo los bosques más sostenibles https://t.co/ruWrAzQjvL

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak