Berriak Hezkuntza

Ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2017-10-24)

2017-10-24

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2018 urtean ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak emateko deialdia egiten duen Agindua onartu du. Laguntza hauek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten eragileei daude zuzenduak, UPV/EHU salbu. Deialdi honek 200.000 euroko diru-kopurua du. 

Aipaturiko sareko kide dira, eta beraz, deialdiaren onuradun: Oinarrizko eta Bikaintasun Ikerketarako Zentroak; Unibertsitateetako zentro, departamentu, atal, institutu edo bestelako ikerketa unitateak, (UPV/EHUkoak izan ezik) eta Teknologia Zentroak.

Deialdi honen helburu nagusiak hauek dira: batetik, Euskadiko zientzia eta teknologia-ahalbideak areagotzea, eta bestetik, ikertzaile-taldeek arrakastaz eta gaitasunez parte hartu ahal izatea Europako ikerketa-espazioaren eraikuntzan. 

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

4 iruzkin
  • @IkaslanBizkaia
    2017-11-05

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Ayudas para la adquisición de equipamiento científico (Consejo de Gobierno 24-10-2017) https://t.co/elri0NBNOY

  • @FPeuskadi
    2017-11-04

    Comentario de Twitter:
    Ayudas para la adquisición de equipamiento científico (Consejo de Gobierno 24-10-2017) https://t.co/elri0NBNOY

  • @Bank_Practices
    2017-10-24

    Comentario de Twitter:
    Ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareari zuzenduak https://t.co/vkUjl9f4fF  … …

  • @Transparent_Red
    2017-10-24

    Comentario de Twitter:
    Ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareari zuzenduak https://t.co/JG28STlC5r

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko