Berriak Hezkuntza
Eu

Milioi bat euro, unibertsitate ikasleen nazioarteko mugikortasun programatarako (Gobernu Bilera 2017-10-24)

2017.eko urriak 24

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran eta Hezkuntza sailburuaren proposamenez, onartu du 2017-2018 ikasturtean  unibertsitate ikasleen nazioarteko mugikortasun programak izan eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateentzako eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeentzako diru-laguntzen deialdia egiten duen agindua. Diru-laguntza deialdi honek 1.071.200 euroko zenbatekoa du.

Erasmus+ programako mugikortasunetarako Europako Batasunak egiten dituen diru-ekarpenen bidez ez da kostuen %100 finantzatzen; beraz, finantzaketa zabaltzea beharrezko gertatzen da deialdi honen bidez. Era berean, unibertsitate-mugikortasunen parte bat Erasmus+ programan sartuta ez dauden lekuetara egiten da; horrela bada, horiek ez dituzte aipatutako erakundeen laguntzak jasotzen, eta, beraz, beste mugikortasun-programa horietan dauden pertsonak finantzatu beharra ere agerian geratzen da.

Nazioarteko mugikortasunak goi-mailako ikasleen formaziorako duen garrantziaz ohartuta, Hezkuntza Sailak  aipatutako marko hori zabaltzen du, deialdi honen bidez. Erasmus+ programara eta nazioarteko izaera duten bestelako mugikortasun-programetara atxikitako pertsonen mugikortasunen finantziazioa hobetzea da azken helburua.

2016-2017 ikasturtean zehar 2.176 ikaslek jaso zuten nazioarte mailako mugikortasuneko diru-laguntza Euskadin.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Hezkuntza
    2017.eko urriak 30

    Estimado Joseba Alkorta,

    El Boletín Oficial del País Vasco publicará el próximo 7 de noviembre la convocatoria de este programa, por lo que, una vez publicada, podrá consultar en él todos los detalles de estas ayudas.

    No obstante, le adelantamos que para poder acogerse al Programa de Movilidad es requisito estar matriculado en una universidad vasca. En su caso, entendemos que va a realizar el máster en una universidad escandinava, por lo que no podría ser beneficiario de este tipo de ayuda que, dicho sea de paso, no dependen de la renta familiar. En todo caso, y dado que el Departamento de Educación financia a las universidades que conforman el Sistema Universitario Vasco y son éstas quienes se encargan de gestionar las becas de movilidad, podría consultar en la universidad en la que está cursando el grado en Física si disponen alguna ayuda a la que se pudiera acoger, diferente a ésta.

    Muchas gracias.

  • 2017.eko urriak 24

    ¿ La realización de un master ( Fisica) en alguno de los países escandinavos es susceptible de acogerse a una de estas ayudas ?
    Aunque la unidad familiar del alumno supere el umbral económico de rentas establecido para las becas.

    Si el alumno tiene buenas notas , un buen expediente , ha finalizado ingeniería electrónica y ahora cursa grado en Física.

Komunikabideek behera kargatzeko