Eu

Herrera-Trintxerpeko lanen aktibazioak behin betiko bultzatuko du Pasaiaren birsortzea

2017.eko urriak 25
  • ETSk kontuan hartu ditu egin diren eskariak, eta obraren jarduera desblokeatu duten aldaketak onetsi ditu
  • Prozedura administratiboak bideratu ondoren, lanei buru-belarri ekingo zaie, 13 hilabetetan amaitzeko
  • Herrerako geltokia eta Trintxerpe arteko oinezkoentzako eta txirrindularientzako lotunea Pasaiako portuak etorkizunean izango dituen sarbideetara egokituko da

Une honetan egiten ari den Topoaren Herrerako geltokia eta Trintxerpe arteko lotura indar osoz aktibatuko da, zeuden eskariei kasu egin ondoren. Eskari horiek direla eta, 308.316 euroko kostua izan duen proiektuaren aldaketa tramitatu da, Pasaiako Portu Agintaritzarekin adosturikoa eta Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak onetsia.

Eusko Jaurlaritzaren eta Pasaiako Portu Agintaritzaren arteko hitzarmenari esker, Eusko Jaurlaritzak erabat finantzatzen dituen obrak (3,1 milioi euro) hasi ahal izan ziren. Portu ingurunea eta badia hirigintzaren aldetik berreskuratzeko eta birsortzeko lanen lehen fasea da.

Oinezkoentzako eta txirrindularientzako igarobidea barne hartzen duen portuko espazioen urbanizaziorako operazio horrek hirian txertatzeko eta bertan integratzeko aukera ematen du, toki atsegin edo herritarrentzako aisia gune bilakatuz. Horrez gain, nabarmen hobetzen ditu Herrerako tren geltokirako sarbideak.

Obrak gauzatzeko prozesua konplexua izan da, izan ere, hasi ondoren zenbait baldintza edo ezuste aurkitu ziren, eta horiek tramitazio administratibo osagarria eskatu zuten. Jarduketa osagarri hori, azkenean, obrak behar zituen aldaketetan islatu da. Horrez gain, erakunde bat baino gehiago egon da inplikaturik, eta administrazio eta proiektu izapideak bideratzeko erritmoak desberdinak izan dira. Horrek, aurreikusitakoa baino atzerapen handiagoa eragin du lanak gauzatzeko orduan.

Oztopo nagusiak

Planteaturiko proiektuak, ETS gauzatzen ari denak, beste puntu batzuen artean Donostiako Udalaren ur-gainezkabidea ordezkatzea aurreikusten zuen. Udalak, ur-gainezkabidea, proiektuan diseinaturikoa baino handiagoa izan zedin egin zuen eskariaren ondoren, udal saneamendu sarea hobetzeko xedez, topaketa eta hartu-eman tekniko ezberdinak ireki ziren bi erakundeen artean. Horren ondorioz, azkenean Udala bera izango da obraren parte horren finantzaketa eta gauzatzea bere gain hartuko dituena.

Horrez gain beharrezkoa izan da proiektuan hondeaketa planaren eranskin bat gehitzea, lurzoruen errealitatea obrara egokitzeko. Hau da, obra lur-sail katalogatu batean ari da gauzatzen, eta horrek deskontaminazio plan berezia eskatzen du, eta baita obrak hasi aurretik onetsi zen hondaketa plan espezifikoa ere. Geroago eskatu den eta dagoeneko onetsi den eranskinak betelanaren potentzia handitzeko aukera ematen du, ikatzen zelaitik (Lezo) ekarritako materialarekin. Hau da, hasierako proiektuan aurreikusiriko sendoera bi metrokoa zen, eta orain zortzi metrokoa izango da. Horrez gain, ondoko lur-sail batean aldi baterako metaketa lanak egin daitezke, eta hori ere ez zegoen aurreikusirik hasierako proiektuan.

Beste alde batetik, jarduketa horrek Pasaiako Udalaren onespena izapidetzea eskatzen zuen, urbanizazio proiektu zabalagoa baitzen, trenbide eremuko obra gainditzen zuena.

Pasaiako Udalaren iritziz, proiektuan, idatzirik zegoen bezala, bateraezintasunen bat egon zitekeen porturako lur azpiko sarbide berrien definizioarekin. Egoera hori bideratzeko eta bi jarduketak bateragarri egiteko, ETSk, obrak egingo dituenak, proiektuaren aldaketa puntuala onetsi du. Aldaketa horrek aurreikusiriko horma batean izango du eragina. Horrela, horma hori, etorkizuneko sarbideen irekierarako prestaturik geratuko da.

Behin betiko bultzada obrari

Testuinguru horretan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Izaskun Gómez Pasaiako Alkateak eta Eneko Goia Donostiako Alkateak eta Ricardo Peña Pasaiako Portuko presidenteak lagunduta, obrak bisitatu dituzte gaur goizean, eta proiektuaren aldaketaren berri jaso dute ETSko teknikarien aldetik. Inplikaturiko administrazio guztiak modu batean edo bestean bertan zeudenez, Tapiak erakundeen arteko “ezinbesteko” lankidetza azpimarratu du, “lehen pauso” honen ondoren Pasaiako Badiaren goitik beherako birsorkuntza “errealitate bilaka dadin”.

Tapiak adierazi duenez, “Gaur, Pasaialdearen birsorkuntza gero eta hurbildago dago. Portuaren jarduerak baldintza fisikoak ditu, bertara sar daitezkeen itsasontzien tamaina dela eta, baina trafiko zainduak eta finkatuak ditu. Orain arte porturako tradizionalak ziren materialak desagertzen ari dira, eta dibertsifikatzeko eta bestelako trafikoekin lan egiteko unea da. Pasaiako Portuaren erabilera dinamizatzea planteatzen dugu, itsasotik edo errepidetik heltzen diren merkantziak, ondoren trenez garraiatzeko aukera eskainiz, eta alderantziz. Horrez gain, Portuko lurrak libre utziko ditugu erabilera berrietarako, ingurunea berreskuratuz eta inguruko biztanleentzat atseginagoa izango den ingurunea sortuz”.

Sailburuak aurreratu duenez “egun indarrean dauden sareak Euskal Y-aren azpiegituraren linearekin (UIC zabalera) osatuko dira epe ertainean, eta hori osatzeko, lotunea ezarriko da Lezon egongo den terminalarekin, Gipuzkoako industriari euskarria emango dioten betebehar logistikoak eta mugaz gaindiko trenbide-portu eragiketak betez”.

Obraren ezaugarriak eta egoera

Euskal Trenbide Sareak (ETS) bere gain hartzen ditu parte batean Pasaiako Portu Agintaritzaren jabari publikoan eta ondarekoan egingo diren obren gauzatzea eta zuzendaritza fakultatiboa.

Lehen fase horretan urbanizatu beharreko azalerak 20.400 metro karratu hartzen ditu. Azalera horretan, Herrerako Euskotrenen geltokia eta Trintxerpe arteko oinezkoentzako eta txirrindularientzako lotunea egitea aurreikusten da. Jarduketa horren barruan zabalgune handia egingo da, eta bertan plazatxoak, lorategiak, pasealekuak eta hiri altzariak egongo dira, herritarren erabilerarako eta gozamenerako.

Aurreikuspenak betetzen badira, aldaketa onetsi ondoren 13 hilabete beharko dira lanak amaitzeko.

Gaur egun ikusten dira dagoeneko ur-gainezkabidea ordezkatzeko beharrezkoak diren lehenbiziko hondeaketa lanak. Iparraldeko lur-sailean horma berdea eraikitzeko beharrezkoak diren ezpondak egin dira, eta mendebaldeko lur-sailean zimendatzeak ari dira gauzatzen.

Orain arte Lezotik ekarritako 14.000 metro kubiko lur eraman dira ingurune horretara. Hurrengo hilabeteetan gutxienez beste 7.000 metro kubiko ekarriko dira.

Beste birsorkuntza arrakastatsu batzuk

Ingurune horrek duen potentziala oso handia da, giza, paisaia, kultura eta ekonomiaren ikuspegietatik. Asko dira industria, merkataritza edo teknologia alorretan izandako aldaketak jasan dituzten eta eguneratze eta birsortze prozesu handiak eta arrakastatsuak aurrera eraman dituzten hiri-portuen adibideak. Bakoitza bere neurrian, hor ditugu Amsterdam, Le Havre, Helsinki, Bordele, Bartzelona edo Valentzia, eta, gugandik gertuago, Gijon edo Bilbo.

Sailburuak adierazi duenez, Pasaiako Badiak “itxaropenez beteriko egokitzapen prozesua hasi du, ingurune horren eta bertako biztanleen garapenari bultzada emango dieten egoera sozial, kultural eta ekonomiko berrietara”.

 

 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jonbasterra
    2017.eko urriak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La activación de las obras de Herrera-Trintxerpe impulsa definitivamente la regeneración de #Pasaia ➡ https://t.co/L0EmWWCtE4

  • @J7Salva
    2017.eko urriak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Herrera-Trintxerpeko lanen aktibazioak behin betiko bultzatuko du #Pasaia-ren birsortzea ➡ https://t.co/rEBxMRearb https://t.c

  • @deiEJGV
    2017.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Herrera-Trintxerpeko lanen aktibazioak behin betiko bultzatuko du #Pasaia-ren birsortzea ➡ https://t.co/rEBxMRearb https://t.c

  • @deiEJGV
    2017.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La activación de las obras de Herrera-Trintxerpe impulsa definitivamente la regeneración de #Pasaia ➡ https://t.co/L0EmWWCtE4

  • @arantxa_tapia
    2017.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Herrera-Trintxerpeko lanen aktibazioak behin betiko bultzatuko du #Pasaia-ren birsortzea ➡ https://t.co/rEBxMRearb https://t.c

  • @arantxa_tapia
    2017.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La activación de las obras de Herrera-Trintxerpe impulsa definitivamente la regeneración de #Pasaia ➡ https://t.co/L0EmWWCtE4

Ekitaldiko kargudunak