Eu

325.000 €-ko diru-laguntza Tecnalia Research & Innovation-entzat, offshore inguruneko produktuen saiakuntzak eta balioztatzeak egiteko azpiegiturarako (Gobernu Bilera 2017-10-24)

2017.eko urriak 24

Gobernuak onetsi du 325.000 €-ko diru-laguntza ematea Tecnalia Research & Innovation Fundazioari, 2017 ekitaldian, offshore inguruneko produktuen saiakuntzak eta balioztatzeak egiteko azpiegiturarako.

Politika energetikoak erronka globala dira eta horiek enpresa-aukera dakarte. Euskadik lehentasunezko postua betetzen du enpresa-aukera horretan, hainbat proiektutako buru baita. 

2030 Euskadiko Estrategia Energetikoa (3E2030) azken urteotako teknologiaren, merkatuen eta kontsumo energetikoaren araudi-esparruaren bilakaerak eragin duen egoera berrira egokitzeko prestatu da. Estrategiaren helburu nagusietako bat da enpresa, zentro teknologiko eta euskal eragile zientifikoen sarearen lehiakortasuna sustatzea. 

Ildo beretik, energiaren arloko Teknologia eta Industria Garapenaren Euskal Estrategia estrategia energetikoaren oinarrizko jardun-ildoa da eta funtsezko helburu nagusi du energiaren sektoreko enpresa eta euskal eragile zientifikoen sarea finkatzea eta horien lehiakortasuna maila globalean sustatzea eta, horrela, Euskadiren espezializazio adimendunari (RIS 3) laguntzea eta aberastasunaren, enpleguaren eta bizi-kalitatearen iturri sortzea. 

Azken urteotan, aurrerapen esanguratsua egon da Offshore Energia Berriztagarrien aprobetxamendurako teknologietan; lehen laborategiko eskalako eredu arruntak ziren eta, orain, eskala errealeko prototipoak itsasoan. Baina kontuan hartu behar dugu, azken batean, hasi berri den industria-sektore horren merkataritza-arrakastarako, teknologia fidagarriak eta eskuragarriak izan behar direla, beste sorkuntza elektriko batzuei dagokienez ekoizpeneko kostu lehiakorrak ziurtatuko dituztenak. 

Osagaien saiakuntzarako aukera emateko, Tecnaliak material, osagai eta azpisistemen plataforma higikorraren ekimena aurkeztu du, HarshLab izenekoa. Plataforma horren bidez, frogaketa-programa integratua gauzatu ahalko da, honako helburu hauetarako:

  • Frogaketa-jarduera garatzea.
  • Materialen/estalduren portaera-saiakuntzak areagotzea, eta korrosioa eta biofuling-a ere egitea.
  • Ebakuazioaren osagaien portaera baliozkotzea

Saiakuntzak egiteko azpiegitura hori beharrezkoa da, offshore balio eolikoaren, olatuen energiaren eta oil&gas offshoreren sareko hornitzaileak, ZTBESko eragileak, prestakuntza-zentro espezializatuak, Energia Klusterra eta Euskal Herriko Itsas Foroa barne hartzen dituen eta lankidetzan oinarritzen den jarduketa baten ondorioz. Gainera, lotura zuzenak ditu Fabrikazio Aurreratuaren arloarekin urruneko sentsorizazioaren eta monitarizazioaren esparruan.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Bank_Practices
    2017.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    325.000 €-ko diru-laguntza ematea onetsi da Tecnalia Research & Innovation Fundazioari, 2017 ekitaldian https://t.co/zJuNADRLkB  … …

  • @Bank_Practices
    2017.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    Concesión de subvención del 325.000 € para la Fundación Tecnalia Research & Innovation, durante el ejercicio 2017 https://t.co/yPU514itp7  …

  • @Transparent_Red
    2017.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    325.000 €-ko diru-laguntza ematea onetsi da Tecnalia Research & Innovation Fundazioari, 2017 ekitaldian https://t.co/MlUtqTJYcg

  • @Transparent_Red
    2017.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    Concesión de subvención del 325.000 € para la Fundación Tecnalia Research & Innovation, durante el ejercicio 2017 https://t.co/86KVdx17uL

Komunikabideek behera kargatzeko