Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

"Ekonomiaz" aldizkaria 25 urte bete ditu

2010.eko abenduak 02

Euskadik, etorkizunean, "globaltasunari, gizartearen zahartzaroari eta berrikuntzari" aurre egin beharko die  

Juan Manuel Eguiagaray, Josu Jon Imaz eta Roberto Velascok euskal ekonomiak izandako bilakaera eta dituen erronkak aztertu dituzte "Ekonomiaz" aldizkariaren 25.urteurrenaren ekitaldian.

"Krisialdia ez da amaitu, azken egunotan euroa zigortua izan da eta horrek ondorio latzak ekarri ditu europar ekonomietan. Egoera honek gure ekonomiaren igoera bertan behera utzi dezake". Hauexek dira Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak esandako hitzak "Ekonomiaz" aldizkariaren 25.urteurrenaren ekitaldian.

Sailburuak azaldu duenez, sei hiruhilabeteetan zehar, BPGa jeitsi da baina azken bi hiruhilabeteetan igo da. Emaitza horrek, langileen, administrazioaren eta enpresen esfortzuari esker izan da. Hala ere, "gutxi egin dezake gure administrazioak finantza-merkatuak sortzen dituen ondorioei aurre egiteko", esan du sailburuak. Bere ustez, konponbidea "Europaren aldeko apustu handiagoa" egitean datza.

Euskadik, etorkizunean, hiru aldaketa nagusiei aurre egin beharko die sailburuaren ustez: globaltasuna, gizartearen zahartzaroa eta berrikuntza.

Azken 25 urteotan "Ekonomiaz" aldizkariak euskal gizarteak izan dituen aldaketa nagusien berri eman du ekonomilari ospetsuen esku. Eusko Jaurlaritzak aldizkari hau argitaratzen du ideien eta ezagutzaren alde agertzen delako. Sailburuaren ustez, administrazio publikoek gizarteari eskaini behar dizkio "Ekonomiaz"aldizkaia bezalako ezagutza plataformak.

Juan Manuel Eguiagaray, Josu Jon Imaz eta Roberto Velascok euskal ekonomiak izandako bilakaera eta dituen erronkak aztertu dituzte "Ekonomiaz" aldizkariaren 25.urteurrenaren ekitaldian.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre