Eu

Eusko Jaurlaritzak 350.000 euro bideratuko ditu abere arraza garbien sustapenera (Gobernu Bilera 2017-10-24)

2017.eko urriak 24

Esnetarako eta haragitarako abere arraza garbien aukeraketan eta desagertzeko arriskuan dauden arrazen kontserbazioan diharduten abeltzaintza elkarteek dituzten gastuetan laguntzeko

Finantzatuko dira abere lehiaketetan parte hartzea, liburu genealogikoak sortzea eta kudeatzea, eta kalitate eta errendimendu probak

2017an Euskal Autonomia Erkidegoan abere arraza garbien elkarte eta erakundeei emango zaizkien diru laguntzak arautzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eman duen Dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, urriaren 24ko bileran. Guztira 350.000 euro emango dira, abere lehiaketetan parte hartzea, liburu genealogikoak sortzea eta kudeatzea, eta kalitate eta errendimendu probak finantzatzeko.

Laguntza hauek Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak kudeatuko ditu, eta kalitateko abeltzaintza, landa inguruneko biodibertsitatearen zaintza eta landa guneen garapena bultzatzeko politika irmoaren barruan sartzen dira, bultzatu nahi diren alderdi horiek berriki aurkeztu den Abeltzaintza eta Elikaduraren Plan Estrategikoan jasotzen diren funtsezko zutabeak baitira.

Hobekuntza programak gauzatuz (kontserbazioa edo hautaketa), arraza hedatuz eta bultzatuz eta errendimenduen kontrola eta balorazio genetikoaren ebaluazioa eginez, arraza garbien liburu genealogikoak kudeatzen dituzten abeltzaintza elkarteentzat dira laguntzak.

Era berean, elkarte horiek lortutako emaitzen zabalkundeaz arduratzen dira eta abereak eta abereen produktuak saltzen laguntzen dute, ekoizpen eraginkorragoa lortzea eta abeltzaintzako ustiategiak errentagarriago egitea ahalbidetuta. Euskal Autonomia Erkidegoko landa guneak eta mendiko nekazaritzakoak garatzen eta bultzatzen ere laguntzen dute. Erakunde onuradunen artean dira, baita ere, arraza autoktonoekin lan egiten duten elkarteak, izan ere, horietako batzuk desagertzeko arriskuan daude eta tratamendu berezia dute beren kontserbaziorako eta beren aldakortasun genetikoa mantentzeko.

Onuradunak eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Xedapen honetan aurreikusten diren diru laguntzak eskuratu ahal izango dituzte abere arraza garbien elkarteek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten badute eta Abere Arrazen Sustapenerako Elkarteen Erregistroan inskribatuta badaude.

Elkarte hauek liburu genealogikoa kudeatzeko onarpena eduki behar dute, eta euskal arraza autoktonoak kontserbatzeko, hobetzeko eta sustatzeko xedapenak eta abere arrazen sustapenerako erakundeak arautzen dituztenak bete beharko dituzte. Esnetarako eta haragitarako abere arraza nagusiei eragingo die, bai eta desagertzeko arriskuan dauden arraza autoktono ugari gehienei ere.

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

  • Abere lehiaketak antolatzeko eta lehiaketa horietan parte hartzeko gastuak
  • Liburu genealogikoak sortzeko edo mantentzeko gastuak
  • Ganaduaren kalitate genetikoa eta errendimendua egiaztatzeko proben gastuak

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.

Laguntza eskaerak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari zuzenduko zaizkio, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako edozein eratan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Dekretuan ezarritakoaren arabera aurkeztuko dira.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Bank_Practices
    2017.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 350.000 euro bideratuko ditu abere arraza garbien sustapenera https://t.co/FJ5eqBpcJj  https://t.co/OulUeLxua6 … Eusk…

  • @Bank_Practices
    2017.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destina 350.000 euros al fomento de razas ganaderas puras https://t.co/QLjJiS4gBN  https://t.co/sCOzQVCvbc … El Gobier…

  • @Transparent_Red
    2017.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 350.000 euro bideratuko ditu abere arraza garbien sustapenera https://t.co/2aIJV1SGSe https://t.co/lY4kFGaJYN

    Eusko J…

  • @Transparent_Red
    2017.eko urriak 24

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destina 350.000 euros al fomento de razas ganaderas puras https://t.co/QdDkCotX1J https://t.co/GJDdCFmLVD

    El Gobierno …

Komunikabideek behera kargatzeko