Berriak Lehendakaritza
Eu

Montxo Armendariz zinegileari eman zaion Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariaren ekitaldian izan da Lehendakaria

2017.eko urriak 24

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Kulturako eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria lagun zuela, Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Caja Laboral Sariaren ekitaldian izan da. Montxo Armendariz zinemagileari eman zaio aurten saria. Lehendakariak nabarmendu duenez Armendariz “benetako bultzatzailea” izan da zinemaren sektorean, eta beti erakutsi izan ditu “borondatea eta ezagutza” kulturaren alde. Iruñan izan den ekitaldian Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos ere izan da. 

Aipatutakoez gain, saria eman den Condestable jauregian ondokoak ere bertaratu dira: Iruñako alkate Joseba Asiron, Nafarroako Gobernuko Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburu Mikel Aranburu, Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibert, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Alfonso Carlosena, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskarako eta Etengabeko Prestakuntzako errektoreorde Jon Zarate, UNED Bergarako zuzendari Iñaki Esparza, Nafarroako Unibertsitateko Ikerkuntzako errektoreorde Iciar Astiasarán, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsoro eta Laboral Kutxako lehendakari Txomin García. 

Zuzendariak zinemaren sektoreari egin dion ekarpena nabarmendu du Lehendakariak. “Orain duguna berari eta berak sortu eta zuzendu dituen talde profesionalei zor diegu neurri handi batean". Gogorarazi beharra dago duela 30 urte ez zela existitzen, gure artean, ikus-entzunezko industriarik", adierazi du. “Gure kultura zabaltzen” Armendarizek egin duen ekarpenaren garrantzia ere nabarmendu du Urkulluk, baita gure garaiko gai sozial nagusiak aurreratzeko eta proposatzeko duen gaitasuna ere.

Montxo Armendariz zinegileak ibilbide luzea du egina, film nabarmenez osatua, besteren artean, TasioHistorias del KronenLas cartas de AlouNo tengas miedoObaba edo Secretos del corazón. 1986an Donostiako Zinemaldiko Zilarrezko Maskorra jaso zuen 27 horas filmagatik. Gainera, beste hainbat sari jaso izan ditu, besteren artean, Príncipe de Viana Saria (1998) edo Zinemako Sari Nazionala (1998). Epaimahaiak nabarmendu duenez “azken 30 urteetako ezinbesteko zinema-zuzendarietako bat da” eta bere filmek “Euskal Herriaren alderdi bisualak, kulturalak eta etnografikoak islatzen dituzte".

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Uxue Barkos, Montxo Armendariz