Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriola Sailburuak eta Irungo alkateak San Miguel de Anaka bisitatu dute

2010.eko abenduak 02

Irungo Udalak hainbat lursail Eusko Jaurlaritzari saltzeko akordioa berretsiko du Osoko Bilkuran, 7.000.000 euro inguruko zenbatekoarekin, Irunen BO etxebibitzak eraikitzeko

Iñaki Arriola sailburuak baieztatu du 7 milioi euro inguruko ekarpena egingo dela lurzoruak erosteko; hain zuzen ere, San Migel Anakan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko.

San Migel-Anaka eremua 2011n zehar abian jarriko da Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak onartu duelako udalak eremu horretako hainbat lursail erosteko egin zion eskaintza, BO etxebizitzak eraikitzeko xedearekin.

"Albistea oso positiboa da guretzat, diru horri esker urbanizazioan lanean hasi garelako eta eremu hori desblokeatu ahal dugulako; gainera, udalerriaren BO etxebizitzen poltsa handi bat izango da"- adierazi du alkateak.

Jose Antonio Santano oso pozik agertu da Eusko Jaurlaritzarekin itxi den akordioarekin: "Egiaren eta errealitatearen ukitu ematen dio urteetan promesen zerrendan egon den proiektu bati, zeina ziurgabetasunez inguratuta egon baita, eta gaurtik aurrera gure hiriaren orainaldiko beste errealitate bat izango da."

San Migel-Anaka martxa jartzearekin eta udazken honetatik abian jarri den Oñaurre eremuarekin, Irungo Udalak BO etxebizitzetarako lurzoruaren %75a aktibatu du, eta hori babes ofizialeko etxebizitza babestuarekiko konpromiso tinko bat da, zeina orain arte gainditu gabeko asignatura bat izan baita". Ildo horretatik, eskerrak eman nahi izan dizkio Eusko Jaurlaritzari, urte batean itxi baitira erakunde honekin udalerriko operazio handienetako bi .

Ezohiko osoko bilkura Etxebizitzaren Sailarekin izandako hitzarmenerako

Eusko Jaurlaritzak eta Irungo Udalak San Migel-Anaka eremuaren konpromisoei buruzko marko orokor bat formalizatu behar dute ofizialki; horren bitartez Etxebizitzaren Sailak Udalaren eta Irunviren hainbat lurzoru erosiko ditu 7.000.000 euroko zenbatekoarekin. Lursail horiek hiriarentzako BO etxebiziztzak eraikitzeko erabiliko dira. Irungo Udalak, bere aldetik, hirigintza izapideak eta kudeaketa bere gain hartzeko konpromisoa hartu du, eta urnanizatzeko obrei buruzkoa ere bai.

Akordio hau abenduaren 3an, goizeko 9:30ean, Irungo Udaletxean egingo den Ezokiko Osoko Bilkuran berretsi beharko da. Bilkura horretan 13 lurzatien besterentzea onartuko da.

San Migel-Anaka

Irungo udaleko osoko bilkurak joan den urtean San Migel-Anaka Plan berezia onetsi zuen, eta hiri-lurzoru finkatu gabe gisa katalogatu zuen, bizitegi kalifikazioarekin. Eremu horren inguruan, PAU Hiriguntzako Jarduketa Programa onetsita dago dagoeneko, haren bitartez definitu da urbanizatzeko aurreproiektua eta, gainera, programa horren eraginpean dauden pertsonak birkokatzeko irizpideak zehazten dira. San Migel-Anaka eremuak 209.720 m2-ko hirigintza-eraikigarritasuna du eta berau urbanizatzeko aurrekontua 20.000.000 eurotik gorakoa da. Gaur egun dokumentuak idatzita daude, eta urbanizatzeko zein birpartzelatzeko proiektuak tramitatzeko zain daude.

Gogoratu behar da San Migel-Anaka eremua hiriak duen babes ofizialeko etxebizitzaren garapen eremu garrantzitsuenetako bat dela. Eremu horretan gehienez ere 1096 etxebizitza sustatu ahalko dira eta horietatik, 844 babes ofizialekoak izango dira. Eta ez hori bakarrik. Gune horretako urbanizazioak hiri lotura berriak egitea ahalbidetuko du San Migelen eta Anakaren artean, Hiribide zabal bat irekiko da Donosti kalearen aurrean, eta BO etxebizitzez gain, 256 etxebizitza libre eraikiko dira eta 28.000 m2 berdeguneetarako erabiliko dira, eta 21.000 m2, gune komunitarioetarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alcalde de Irun, José Antonio Santano