Eu

Joxean Muñoz Kultura sailburuordea 'Picasso Guernica-ren bidaia' proiektuaren inaugurazioan izan da, Gernikan

2017.eko urriak 20

Joxean Muñoz Kultura sailburuordea 'Picasso Guernica-ren bidaia' erakusketaren inaugurazioan izan da, Gernikan. La Caixa Gizarte Ekintzak eta Sofia Erregina Arte Zentroaren Museoak antolatu dute proiektu hau bisitariak XX. mendeko historian barna ibil daitezen, mende horretako lanik adierazgarrienetako baten eskutik.

Picasso. Guernicaren bidaia erakusketak Picassoren lanari buruzko ibilbide historiko bat egiteko aukera dakar, hura Parisen 1937an sortu zenetik 1992an Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalean behin betiko kokatu zen arte. Horri esker, bisitariek jakingo dute zer-nolako sorkuntza-prozesua gauzatu zuen artista espainiar ospetsuak lana ontzeko, eta era berean, lanak gerraren kontra duen esanahia, eta zergatik ibili zen lana mundu zabalean, 40 urtetik gora.

Erakusketa gune eta baliabideek garai hartako testuinguru historikoa darakutsate, eta Guernica lanaren garrantzia eta esanahia ulertzeko gakoak ere bai. Badira ikus-entzunezkoak, garai hartako argazki eta kartel erreprodukzioak, eta agirien nahiz marrazkien faksimileak, guztiak ere jakingarriak XX. mendeko artistarik garrantzitsuenaren lanik adierazgarrienetako baten sorkuntzaren eta bidaien historia azaltzeko. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak