Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Ondarroako Ertzain-etxe berritua bisitatu du, bi fatxada nagusien inguruko horma ezabatu ostean eta herritarrentzako sarbidea eta arreta hobetu ondoren

2017.eko urriak 23

Obrak bost hilabeteko epean egin dira

Iñigo Urkullu lehendakariak, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak, Saileko karguek eta Ertzaintzako agintariek bisitatu dituzte, gaur, Ondarroako Ertzain-etxe berrituaren instalazioak. Aurten egin diren obren ondorioz, polizia-dependentzien kanpoaldea eta barrualdea arindu da eta  herritarren irisgarritasuna eta arreta hobetu da.

Azken hilabete hauetan Ondarroako Ertzain-etxean egin diren erreforma-lanetan adierazgarriena izan da Ertzain-etxearen inguruko hormaren zati bat ezabatzea. Horma hori 2008ko iraileko ETAren atentatuaren ondoren eraiki zen. Hormaren zati bat metalezko hesi batekin ordeztu da eraikinaren bi fatxadetan; edonola ere, ekialdeko hegalean eta atzealdean mantendu da, soinu-babeserako pantaila gisa. 

Obrek iraun duten bitartean, partzelaren  inguruko horma arindu da, askoz ere soluzio iragankor batekin. Horrek aukera eman du, batetik, Ertzain-etxea hiri-bilbera irekitzeko eta kanpoalderako irudi irekiagoa emateko, eta, bestetik, harrera- eta arreta-espazioa herritarrengana eta hiri-bilbera hurbiltzeko, askoz ere modu zuzenagoan.

Ertzain-etxearen erreforma horrekin, Ertzaintzaren azpiegituraren eta herritarren artean zeuden oztopo fisikoak ezabatu dira eta herritarrentzako sarbidea eta arreta hobetu da. Arreta eta harrera espazioa zabaltzearen eta birmoldatzearen helburua izan da zona publikoa zabaltzea eta erosoagoa eta atseginagoa egitea. Espazio horrek irisgarritasuna eta zerbitzua erraztuko duten elementu guztiak ditu.

Ondarroako Ertzain-etxea berritzeko lanak Segurtasun Sailaren azpiegitura-planaren barruan biltzen dira. Plan horren bidez, ertzain-etxeen eta herritarrentzako arreta-bulegoen sarea arauzko eskakizun eta premia berrietara egokitu nahi da. Berriki egin diren lanen artean nabarmentzen dira, besteak beste, Tolosako Ertzain-etxeko obrak eta Loiuko eta Zabalburuko herritarrentzako arreta-bulegoetako obrak.

Ondarroako proiektuak Plan Berezi bat tramitatzea eskatu du. 2016ko urtarrilean aurkeztu zitzaion Plan Berezi hori Ondarroako Udalari, aginduzko udal-lizentzia lortzeko. Eraikina birmoldatzeko lanek 300.000 euroko kostua izan dute, eta 5 hilabeteko epean egin dira.

Ertzain-etxerako bisitaldian, bi bideo ikusi ahal izan dute bertaratu direnek; batean, Ertzain-etxearen aurka egindako atentatuak eragindako kalte materialak ikusten ziren —eraso horretan hamaika ertzain zauritu zituzten—, eta, bestean, eraikina berritzeko lanak ikusten ziren.

Lehendakariak Ertzaintzak egindako ahalegina aintzatetsi nahi izan du, “terrorismoaren unerik latzenetan ere”, eta ziurtatu du Ertzain-etxe berri hori etapa berri baten hasieraren ikurra dela, bizikidetasun-testuinguru berri baten ikurra, eta testuinguru horretan sendotu egin dela agenteen polizia integraleko izaera. “Orain, pertsona eta gizarte-agente guztiekiko harreman zuzenagoan eskaintzen da segurtasun integraleko zerbitzua” eman du aditzera.

Lehendakariak Ertzaintzak egindako ahalegina aintzatetsi nahi izan du, “terrorismoaren unerik latzenetan ere”, eta ziurtatu du Ertzain-etxe berri hori etapa berri baten hasieraren ikurra dela, bizikidetasun-testuinguru berri baten ikurra, eta testuinguru horretan sendotu egin dela agenteen polizia integraleko izaera. “Orain, pertsona eta gizarte-agente guztiekiko harreman zuzenagoan eskaintzen da segurtasun integraleko zerbitzua” eman du aditzera.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2017.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari visita la renovada Ertzain Etxea de Ondarroa tras eliminar el muro perimetral de las dos fachadas... https://t.co/73yuftqfZc

Ekitaldiko kargudunak