Eu

Euskadik bere erakargarri turistikoa erakutsi du Argentinan, Erresuma Batuan eta Alemanian

2017.eko urriak 23

Retortillo sailburuak nazioarteko agenda aurkeztu du Buenos Aires eta Londreseko azoketara eta Alemaniako sustapen-jardunaldietara joanik

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok, Turismo zuzendari Maider Etxebarria eta Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millánekin batera, Euskadiren presentzia aurkeztu du gaur Buenos Aireseko FIT eta Londreseko World Travel Market azoketan, baita zenbait workshop eta merkataritza-jardunalditan Alemaniako 3 hiritan, Stuttgarten, Munichen eta Berlinen.

Sailburuak azaldu du sustapen turistikoaren arloko Sailaren konpromisoak direla Euskadi helmuga turistiko “iraunkor, irisgarri, lagunkoi, kultural” gisa indartzea, “batik bat zuzeneko hegaldiak ditugun lekuetan”. Ildo horretan, hurbiltasunagatik, konektibitateagatik eta jendetzagatik turista-igorle nagusiak bihurtzen diren lehentasunezko 2 merkatuak Alemania eta Erresuma Batua dira.

Alemanian, aste honetan bertan Euskadik sustapen- eta merkaturatze-jardunaldietan hartuko du parte Munichen eta Stuttgarten, eta Berlinera ere joeren eta etxeko ekipamenduaren misio komertzial bat antolatuko du zenbait enpresarekin. Gainera, azaroaren hasieran Euskadi turismo-azoka nabarmenenetako batean izango da Londresen, World Travel Market-en.

Latinoamerikako Nazioarteko Turismo Azoka (FIT)

Retortillok azaldu du lehentasunezkotzat jotako merkatuez gain, “beren profilagatik eta ahalmenengatik bereziki erakargarritzat jotzen ditugun herrialdeen aldeko apustua” egitea erabaki dela. Horixe da Argentinaren kasua, non Euskadi FIT azokan izango den, Latinoamerikako nazioarteko turismo-azoka garrantzitsuenean.

FIT Buenos Airesen izango da, urriaren 28tik 31ra, 90 mila pertsonatik gora biltzen dituen topaketa. 2016an 36 herrialde egon ziren ordezkatuta, 1.600 erakusketari baino gehiagorekin. Dagoeneko segidako 21 edizio dira beste herrialde askotara jauzi egiteko ere balio duen azoka honetan.

Argentinatik datorren turismoa modu adierazgarrian hazi da Euskadin aurten. Maiatz-ekainak eta irail-urriak bisiten erditik gora biltzen dituzte; horregatik, oso interesgarriak dira desestazionalizaziorako ekarpenagatik”, adierazi du sailburuak.

Gainera, Retortillo sailburuak Argentina eta Euskadi batzen dituen loturak gogoratu ditu: 84 Euskal Etxe herrialdean, horietatik 12 Buenos Airesen. “Euskadi ez da helmuga bakarra bisitatzen gaituzten turista argentinar gehienentzat” jakinarazi du, “baina ahalmena duen lurralde bat da turista horiek erakartzeko Espainiara proiektatutako bidaietan”.

Horregatik, Euskadik Andaluziarekin batera egingo du aurkezpena, eta Katalunia eta Madrilen ondoren, argentinarrek gehien bisitatutako Espainiako hirugarren helmuga dela kontatuko du; “hortaz, haien ahalmenak Euskadirenekin batzea onura da”.

Nazioarteko azoka batera joatearen ohiko jarduera, topaketa eta bilerez gain, Retortillo sailburuak Nazioarteko XVI. Hiria, Merkataritza eta Turismoa Foroan hartuko du parte, “Turismoa eta merkataritza elkarrekin hiriak indartzeko” izenburua duen hitzaldi batekin. Foro hori Confederación Argentina de la Mediana Empresa, CAMEk antolatzen du, Turismo Ministerioaren eta Turismo Kontseilu Federalaren lankidetzarekin, beste erakunde batzuen artean.

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ApartMundaka
    2017.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Euskadi muestra su atractivo turístico en Argentina, Reino Unido y Alemania​.
    https://t.co/Qv9ZarX6pr https://t.co/8m9

  • @Basquetour_eus
    2017.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    Euskadi muestra su atractivo turístico en Argentina, Reino Unido y Alemania​.
    https://t.co/Qv9ZarX6pr https://t.co/8m95Ohi6J5

  • @Basquetour_eus
    2017.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    Euskadi muestra su atractivo turístico en Argentina, Reino Unido y Alemania.

    https://t.co/Qv9ZarFvxT https://t.co/QB1e4CSGZW

  • @Basquetour_eus
    2017.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    Euskadik bere erakargarri turistikoa erakutsi du Argentinan, Erresuma Batuan eta Alemanian.

    https://t.co/2hP8IeRkiX https://t.co/yXBfo5MSss

  • @euskosukaldari
    2017.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [TURISMO] #Euskadi mostrará su atractivo turístico en Argentina, Reino Unido y Alemania ➡ https://t.co/g9KRS2aSZ1 https://t.co

  • @Gob_eus
    2017.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    [TURISMO] #Euskadi mostrará su atractivo turístico en Argentina, Reino Unido y Alemania ➡ https://t.co/g9KRS2aSZ1 https://t.co/DSVaiEkgQ3

Ekitaldiko kargudunak